ostirala, 23 urria, 2026
Berrikuntza: Begirada kritiko bat

Noiz: AZAROAK 2 osteguna
Non: Aroztegi aretoa.
Nori zuzendua: Publiko orokorra.
Ordua: 19:00.
Euskaraz.

Berrikuntza: Begirada kritiko bat

 

HITZALDIA: JAKIUNDE. Jesus Ugalde

Ugalde Uribe-Etxebarria, Jesus M.

 

Kimikaria (Kimika fisikoa), Jakiundeko Presidentea

Jesus M. Ugalde Uribe-Etxebarria (Bergara, 1957). Kimika Fisikoko katedraduna da Euskal Herriko Unibertistatean (EHU). Valladolideko Unibertsitatean lizentziatu zen, eta Kimikan doktoratu unibertsitate berean (1984). Doktoratu ondoko ikasketak egin zituen: Oak Ridge National Laboratory-n (Tennessee), 1984an; Dalhousie University-n (Kanada), 1986an eta 1989an, eta Cornell University-n,(EEUU), 1992an.

Euskal Herriko Unibertsitateko Kimika Fakultateko irakasle da 1994az geroztik.

Bere ibilbide zientifikoan 300 argitalpen zientifiko baino gehiago ditu, hamarretik gora dira idatzi dituen liburuen ikuskapen artikuluak eta dibulgazio zientifikoko hogei saiakera plazaratu ditu.

Doktoretzako 9 ikasle gainbegiratu ditu; haietako 6 Europako doktoretzak dira. Horrez gain, munduko 10 herrialdetatik etorritako doktorego ondoko 21 ikasle gainbegiratu ditu.

Scientific Reports aldizkariko argitaratze-kontseiluko kide da 2015etik eta Computationargitaratze-kontseilukoa 2013tik.

Jakiundeko kide gisa, akademiaren nazioarteko lehen sinposioa antolatu zuen 2008an; haren izenburua: The role of scientific adademies in modern societies. Bere ikerketa arloaren baitan, nazioarteko bederatzi kongresu antolatu ditu, horietako 3 Electronic Structure: Prediction and Applications sailean eta 6 TheoBio: Theoretical BioPhysics sailean.

Honako sari hauek jaso ditu: Doktoretzako Sari Berezia (1985); Killam Post Doctoral Fellow Award, Halifaxen (Kanada), 1989an; Kanadako NSERC-National Sciences and Engineering Research Council erakundeko Truke Zientifikoko Nazioarteko Saria (1990); X. M. Munibe Ikerketa Saria (1997); Euskadi Ikerketa Saria (2003); Jakiundeko kide osoa, jakitun izendatua (2007).

Loturak:

http://www.euskonews.com/0484zbk/elkar_eu.html

http://www.gaindegia.eus/es/Jesus-Ugalde-Jakiunde-es-una-organizacion-academica-para-el-fomento-del-conocimiento-en-todas-sus-vertientes-en-la-sociedad

urria, 2026

No Events

azaroa

03aza(aza 3)12:18 pm15(aza 15)12:18 pmBergaratik mundura: Herria sortzen duten Enpresak

05aza11:19 am11:19 am«Wolfram Txinpartak» umorezko zientzia bakarrizketak

05aza12:13 pm12:13 pmAdimen Artifizialeko (AA) laguntzaileak, enpresa-produktibitatera begira

10aza(aza 10)10:55 am13(aza 13)10:55 am(HI)! Ikerlari: gazte ikerlarien poster zientifikoen erakusketa

10aza11:24 am11:24 amMinbizia ulertzen: hospitaletik laborategirra

10aza1:21 pm1:21 pmImmunitate entrenatua

10aza1:25 pm1:25 pmAdimen Artifiziala Sortzailea Industrian

10aza1:28 pm1:28 pmJakin-minetik berrikuntzara: polimeroen mundua ezagutzen

10aza1:30 pm1:30 pmZertarako teknologia kuantikoak eta noizko.

12aza11:22 am11:22 amKonputazio kuantiko banatua

12aza11:27 am11:27 amMaterial Berrien arrakasta muturreko klima baldintzetan

12aza12:10 pm12:10 pmAdimen Artifiziala (AA), merkataritzan eta ostalaritzan kide-lagun

12aza1:23 pm1:23 pmOsasun ikerketa eta berrikuntza: Mikrobioen aurkako erresistentzia adibide gisa

12aza1:27 pm1:27 pmMinbiziaren immunologia eta immunoterapia

13aza12:08 pm12:08 pmErreka Medical-eko esperientzia

13aza12:28 pm12:28 pm3D eskaneatze eta modelatzea. Areolalab proiektua

Social

X