asteartea, 10 azaroa, 2026
2020ko ZTB jardunaldien abiapuntua

2020ko ZTB jardunaldien abiapuntua Landareen Osasunaren Nazioarteko Urtearekin lotuta dago; hala zegoen aurreikusita. Baina, beste gauza asko bezala, Covid19k guztia irauli du. Hortaz, aurtengo programan uztartuko dira landareen osasunarekin lotutako adar asko, baina baita ere Covid19ri aurre egiteko prestakuntza, besteak beste.

Covid19arekin eta digitalizazioarekin lotuta uztailean merkatariei zuzendutako bi ikastaro eskainiko dira; eta landareekin eta osasunarekin lotutako hainbat tailer eta hitzaldi.

Horrez gain, egoeraren garapenaren arabera, irailetik aurrera ikastetxeekin elkarlan desberdinak gauzatzeko asmoa dago; eta azaroko zientziaren astean ZTBko jarduera nagusienak batuko dira. Izan daitezke presentzial edo modu birtualean; bi aukerak aurreikusten dira.

Hasieran esan bezala Covid19k sortutako egoeran agerian gelditu da herriko merkataritzaren digitalizazio beharra. Horregatik, Bergara Bizi ekimenaren barruan, herriko komertzio eta ostalaritzari zuzendutako prestakuntza saioak antolatu dira.

Formazioak bi arlo landuko ditu:

1. Gaur egungo egoeraren aurrean sentsibilizazio eta aukera berritzaileak sortzea, UNED Bergara zentroko Juan Lararen eskutik. Uztaileko hiru astelehenetan, 14:00etatik 16:00etara, hiru tailer eskainiko dira on line. Eta Udalak baliabideak jarriko ditu: lokala, internet konexioa eta ordenagailuak, behar izanez gero. Kostua: 30 euro.

Izena emateko epea uztailaren 2an, osteguna, bukatuko da 13:00etan. Interesatuek 608 710764 telefono zenbakira deitu beharko dute.

2. Sare sozialak kudeatzeko ikastaroa, autonomia garatu aholkultaritza pertsonalizatuaren bidez, Goienaren eskutik. Laster zabalduko da izenematea.

Elikadurari buruzko hitzaldia

Horrez gain, uztailaren 15ean, ‘Gure elikaduraren sustraiak, Ekialde Hurbileko ehiztari-biltzaile eta lehen nekazarien elikagaiak’ hitzaldia izango da, Amaia Arranz Otaegiren eskutik. NBEk landareen osasunaren urtea izendatu duen 2020 urtean, bereziki lotura daukate abereen eta gure elikadurek. Testuinguru horretan Amaia Arranz Otaegi arkeobotanikoak lehen elikagaien inguruko hitzaldia eskainiko du.

Amaia Arranz oso ezaguna egin zen orain arteko ogi zaharrenaren aztarnak aurkitu zituenean. Amerikako Arkeologia Institutuarentzat (AIA) Arranzen eta bere taldearen aurkikuntza 2018ko hamar aurkikuntzetatik garrantzitsuenetakoa izan zen.

Haurrentzat Ilustrazio botaniko tailerra (6-12 urte)

Uztailaren 3an, ostirala. Errekaldeko lorategian. 10:00-13:00. Doan. Izenematea itxita dago.

Errekalde lorategian 100 zuhaitz baino gehiago daude eta 25 espezie desberdin. Tailer honetan, marrazketaren bidez, neska-mutikoak aberastasun honetaz ohartarazi nahi dira. Eta sortutako emaitzak euren ikerketaren oroigarriak izango dira: postalak eta txapak.

‘Lorategien taupada berdeak’ tailerra

Uztailaren 17an (arratsaldez) eta 18an (goizez) Bergarako lorategiak ezagutzeko tailerra izango da. Biologo batez lagunduta egingo da bisita. 10 urtetik gorako haurrak dituzten familientzat aproposa. Eman izena laboratorium.eus webgunean.

azaroa, 2026

03aza(aza 3)12:18 pm15(aza 15)12:18 pmBergaratik mundura: Herria sortzen duten Enpresak

05aza11:19 am11:19 am«Wolfram Txinpartak» umorezko zientzia bakarrizketak

05aza12:13 pm12:13 pmAdimen Artifizialeko (AA) laguntzaileak, enpresa-produktibitatera begira

10aza(aza 10)10:55 am13(aza 13)10:55 am(HI)! Ikerlari: gazte ikerlarien poster zientifikoen erakusketa

10aza11:24 am11:24 amMinbizia ulertzen: hospitaletik laborategirra

10aza1:21 pm1:21 pmImmunitate entrenatua

10aza1:25 pm1:25 pmAdimen Artifiziala Sortzailea Industrian

10aza1:28 pm1:28 pmJakin-minetik berrikuntzara: polimeroen mundua ezagutzen

10aza1:30 pm1:30 pmZertarako teknologia kuantikoak eta noizko.

12aza11:22 am11:22 amKonputazio kuantiko banatua

12aza11:27 am11:27 amMaterial Berrien arrakasta muturreko klima baldintzetan

12aza12:10 pm12:10 pmAdimen Artifiziala (AA), merkataritzan eta ostalaritzan kide-lagun

12aza1:23 pm1:23 pmOsasun ikerketa eta berrikuntza: Mikrobioen aurkako erresistentzia adibide gisa

12aza1:27 pm1:27 pmMinbiziaren immunologia eta immunoterapia

13aza12:08 pm12:08 pmErreka Medical-eko esperientzia

13aza12:28 pm12:28 pm3D eskaneatze eta modelatzea. Areolalab proiektua

abendua

No Events

Social

X