igandea, 8 azaroa, 2026
Adimen artifiziala edota gazteen erronka teknologikoak izango dira Bergarako ZTB jardunaldien ardatz nagusiak

Adimen Artifizialaren aukerak, digitalizazioa edota gazteen esperientziak uztartuz, Bergaran ospatzen diren Zientzia, Teknologia eta Berrikuntza (ZTB) jardunaldiek hamargarren edizioa ospatuko dute datozen asteetan. Izan ere, urriaren 21a eta azaroaren 16ra bitartean, aurkezpenak, erakusketak, hitzaldiak edota tailerrak ospatuko dira Bergaran.

Egitaraua aurkeztu asmoz, Bergarako Udaleko zein elkarlanean aritu diren eragile ezberdinetako ordezkariek prentsaurrekoa eskaini dute Laboratorium Museoan. Bertan, Bergarak historian zehar zientziarekin eta haren dibulgazioarekin izan duen harreman estua gogorarazi dute aurkezpeneko partehartzaileek.

Aurtengo ‘izarra’ azaroaren 5ean inauguratuko den eta otsailaren 16ra arte iraungo duen ‘The Black Box (Kutxa Beltza)’ erakusketa izango da. Black Box erakusketa-modulu bat da, eta, adimen artifizialaren bitartez, harekin interaktiboki aritzera eta hari buruz hausnartzera: zein eginkizun duen gure munduan, zein aukera handiak dituen, bai eta zeintzuk diren bere arrisku potentzialak ere.

Erakusketa hau aitzindaria da eta Bartzelonako Unibertsitatearekin eta Enpresare elkartearekin lankidetzan sortu eta Bergaran inauguratuko da lehen aldiz.

Ainhoa Lete alkateak nabarmendu duenez, “askotan azpimarratzen dugu garrantzitsua dela Ezagutza gizartera zabaltzea. Azken finean, ZTB horixe bera da: ezagutza “demokratizatzea” eta herritar guztiei modu ulerterrazean eta erakargarrian partekatzeko aukera ematea. Bergararren eta gizarte osoaren aurrean ditugun erronkei aurre egiteko, ezagutza eta elkarlana funtsezkoak dira”.

Jardunaldi hauek komunitate zientifikoaren, enpresa sektorearen eta hezkuntza erakundeen elkarlanaren fruitua dira, eta, besteak beste, arlo ezberdinetako profesionalak zein herriko ikastetxe ezberdinetako ikasleak izango dira protagonistak.

“Ekimen honen helburua da sormena eta lankidetza indartzea, baita ezagutza trukatzeko espazio bat sortzea ere. Gure asmoa da gazteak bultzatzea arlo zientifiko eta teknologikoetan garapenak lortzera”, gaineratu du Letek. Horren harira. Zientziaren dibulgazioan jarri dute arreta bertaratutakoek, izan ere, ZTBren programaren puntu nagusietako bat Hezkuntza Eskaintzan oinarritzen da. Zientziaren alor ezberdinak modu erakargarrian erakutsi nahi dituzte antolatzaileek, eta horretarako eskaintza gehitu dute programaziora.

1 Comment

News 30 ekaina, 2025 at 2:31 am

Interneteko testu hau euskaraz idatzita dago.

Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzari buruzko jardunaldi hauek Bergaran ospatzea oso ekintza garrantzitsua da. Adimen artifizialari buruzko erakusketa batek gai honen inguruko hausnarketa sakona bultzatu dezake. Ezagutza demokratizatzea eta herritar guztiei hurbiltzea funtsezkoa da aurrerapen sozialerako. Gazteak zientzia eta teknologia arloetara bultzatzea etorkizun hobea eraikitzeko oinarria da. Nola lagun diezaiokete jardunaldi hauek gazteei beren etorkizuneko erabakiak hartzen?

Comments are closed.

azaroa, 2026

03aza(aza 3)12:18 pm15(aza 15)12:18 pmBergaratik mundura: Herria sortzen duten Enpresak

05aza11:19 am11:19 am«Wolfram Txinpartak» umorezko zientzia bakarrizketak

05aza12:13 pm12:13 pmAdimen Artifizialeko (AA) laguntzaileak, enpresa-produktibitatera begira

10aza(aza 10)10:55 am13(aza 13)10:55 am(HI)! Ikerlari: gazte ikerlarien poster zientifikoen erakusketa

10aza11:24 am11:24 amMinbizia ulertzen: hospitaletik laborategirra

10aza1:21 pm1:21 pmImmunitate entrenatua

10aza1:25 pm1:25 pmAdimen Artifiziala Sortzailea Industrian

10aza1:28 pm1:28 pmJakin-minetik berrikuntzara: polimeroen mundua ezagutzen

10aza1:30 pm1:30 pmZertarako teknologia kuantikoak eta noizko.

12aza11:22 am11:22 amKonputazio kuantiko banatua

12aza11:27 am11:27 amMaterial Berrien arrakasta muturreko klima baldintzetan

12aza12:10 pm12:10 pmAdimen Artifiziala (AA), merkataritzan eta ostalaritzan kide-lagun

12aza1:23 pm1:23 pmOsasun ikerketa eta berrikuntza: Mikrobioen aurkako erresistentzia adibide gisa

12aza1:27 pm1:27 pmMinbiziaren immunologia eta immunoterapia

13aza12:08 pm12:08 pmErreka Medical-eko esperientzia

13aza12:28 pm12:28 pm3D eskaneatze eta modelatzea. Areolalab proiektua

abendua

No Events

Social

X