asteazkena, 25 azaroa, 2026
“Visiones cuánticas” (Ikuspegi kuantikoak)

NOIZ: urriak 29- abenduak 14
ORDUA: 10:00
NON: Laboratorium eta Seminarixoa
HIZKUNTZA: Elebitan
PUBLIKOA: Orokorra

ERAKUSKETA: “Visiones cuánticas” (Ikuspegi kuantikoak)

Laboratorium museoa

Irekiera/hitzaldia/mahai-ingurua:

Azken mendean, badirudi mugitzen ari garen panoramak elkartu, korapilatu, banatu eta keinuka ari direla. Aldi honetan zehar egiaztatu da unibertsoa, bere eskala guztietan, kuantikoa dela. Errealitatea printzipio probabilistikoen bidez deskribatzen da, eta horrek irauli egin du munduaz dugun ikuskera. Erlatibitatearen teoriak eta mekanika kuantikoak XX. mendean ekarritako aldaketa sakonak zientziaren mugak gainditu zituen eta beste diziplina batzuetan eragin, aurreko ziurtasunak kolokan jarriz. Alde batetik, erlatibitateak frogatu zuen aldiberekotasuna mugimenduaren menpe dagoela; eta bestetik, mekanika kuantikoak agerian utzi zuen mundua zoriak gidatzen duela.

“Visiones cuánticas” (Ikuspegi kuantikoak) izenaren arrazoia da kuantika garatzeko dauden askotariko ikuspegiak, eta islatzen du unibertsoaren posibilitateek eta kontraesanek ikuspegi ezberdinak inspiratzen dituztela. Erakusketan bildutako hamaika artistaren lanen abiapuntua hauxe da: errealitatea, neurri handi batean, arbitrarioa da. Unibertso kuantiko batean, ziurra dirudiena desagertu egiten da, eta posibilitatea eta kontraesana giltzarri bihurtzen dira errealitatea ulertzeko.

Erakusketa honek hainbat ikuspegiren kaleidoskopio bat izan nahi du. Ikuspegi horiek mundu fisikoa birplanteatu eta eztabaida kuantikoa giza zientzietara ere hedatzen dute. Artistek, beren lanen bidez, zalantzan jartzen dituzte ezagutzaren mugak, eta errealitatea ulertzeko modu berriak proposatzen dituzte. Konbergentzia-gune honetan, arteak eta zientziak elkarrizketan dihardute zalantzazkoari eta zehaztugabekoari buruz. Hala, bi diziplinek konparazioa eta analogia baliatzen dituzte mundu kuantikoaren aukera amaigabeak aztertu eta horiei buruz espekulatzeko.

“Visiones cuánticas” (Ikuspegi kuantikoak) Basileako HEK (Haus der Elektronischen Künste) eta Eindhoveneko MU Hybrid Art Houserekin batera ekoitzitako erakusketa da eta Tabakaleratik igaro ondoren hiri horietara bidaiatuko du, komisarioak Sabine Himmelsbach eta Angelique Spaninks izanik, hurrenez hurren. Ikerketa Nuklearrerako Europako Kontseilua (CERN), Donostia International Physics Center (DIPC) eta Tekniker ditu kolaboratzaile; erakunde hauekin lehendik ere aritua da lankidetzan Tabakalera, Artea, Zientzia, Teknologia eta Gizartea ardatz programatikoko proiektuak garatzeko. Ikerbasqueren eskutik Donostian instalatuko den Quantum IBMren konputadore kuantikoa iristearekin batera, erakusketa hau eta berari lotutako programa dira Tabakalerak Zientziaren eta Teknologia Kuantikoen Nazioarteko Urteari egiten dion ekarpena.

azaroa, 2026

03aza(aza 3)12:18 pm15(aza 15)12:18 pmBergaratik mundura: Herria sortzen duten Enpresak

05aza11:19 am11:19 am«Wolfram Txinpartak» umorezko zientzia bakarrizketak

05aza12:13 pm12:13 pmAdimen Artifizialeko (AA) laguntzaileak, enpresa-produktibitatera begira

10aza(aza 10)10:55 am13(aza 13)10:55 am(HI)! Ikerlari: gazte ikerlarien poster zientifikoen erakusketa

10aza11:24 am11:24 amMinbizia ulertzen: hospitaletik laborategirra

10aza1:21 pm1:21 pmImmunitate entrenatua

10aza1:25 pm1:25 pmAdimen Artifiziala Sortzailea Industrian

10aza1:28 pm1:28 pmJakin-minetik berrikuntzara: polimeroen mundua ezagutzen

10aza1:30 pm1:30 pmZertarako teknologia kuantikoak eta noizko.

12aza11:22 am11:22 amKonputazio kuantiko banatua

12aza11:27 am11:27 amMaterial Berrien arrakasta muturreko klima baldintzetan

12aza12:10 pm12:10 pmAdimen Artifiziala (AA), merkataritzan eta ostalaritzan kide-lagun

12aza1:23 pm1:23 pmOsasun ikerketa eta berrikuntza: Mikrobioen aurkako erresistentzia adibide gisa

12aza1:27 pm1:27 pmMinbiziaren immunologia eta immunoterapia

13aza12:08 pm12:08 pmErreka Medical-eko esperientzia

13aza12:28 pm12:28 pm3D eskaneatze eta modelatzea. Areolalab proiektua

abendua

No Events

Social

X