osteguna, 6 azaroa, 2025
ERAKUSKETA: Fernando G. Baptista: Infografia zientifikoaren esploratzailea

Bergarako Aroztegi Aretoan ikusgai izango da Fernando G. Baptista (Bilbo, 1965) infografista ospetsuaren lanen erakusketa. Arte Ederretan lizentziatua Euskal Herriko Unibertsitatean, Baptista freelance ilustratzaile gisa hasi zen lanean, eta ondoren El Correo egunkarian aritu zen. 2007tik, National Geographic Magazine aldizkariko editore seniorra da.

Bere ibilbide profesional bikainak 250 sari baino gehiago ekarri dizkio, tartean Peter Sullivan saria (infografiaren alorreko sari nagusia) eta Emmy sarietarako bi izendapen. 2025ean, SND (Society for News Design) erakundeak munduko diseinatzaile onena izendatu du.

Erakusketan ikusgai daude bere lanik esanguratsuenetako batzuk: “Bikingoak”, “Peruko momia”, “Balea australa”, “Otsoekin bizitzen”, edota “Olagarroen superbodereak”, besteak beste. Maketak, ikus-entzunezkoak eta infografia zientifikoak uztartzen dituen erakusketa honek Baptistaren sormen-prozesua eta ikuspegi bisuala gertutik ezagutzeko aukera ematen du.

Ordutegia:

  • Asteartetik ostiralera: 18:00 – 20:30
  • Larunbatetan: 12:00 – 14:00 eta 18:00 – 20:30
  • Igande eta jaiegunetan: 12:00 – 14:00

0 Comments

Leave a Comment

azaroa, 2025

29urr(urr 29)11:56 am14abe(abe 14)11:56 am"Visiones cuánticas" (Ikuspegi kuantikoak)

03azaalldayalldayKuantikaren olatua surfeatzen

03azaalldayalldayFernando G. Baptista: Infografia zientifikoaren esploratzailea

05azaalldayalldayMateria miatzen, atomoz atomo

10azaalldayalldayKoloreen Kimika

11azaalldayalldayAdimen Artifizial Generatiboa: aplikazio espezifikoak negozio txikientzat

12azaalldayalldayIdeien Kimika. Unibertso kimikoaren azken muga

19azaalldayalldayGazte ikerlariak

abendua

29urr(urr 29)11:56 am14abe(abe 14)11:56 am"Visiones cuánticas" (Ikuspegi kuantikoak)

Social

Webgune honek cookieak erabiltzen ditu erabiltzaile esperientziarik onena izan dezazun. Nabigatzen jarraitzen baduzu, baimena ematen ari zara cookie horiek onartzeko eta gure cookie politika, sakatu esteka informazio gehiagorako.

ACEPTAR
Aviso de cookies
X