Uxue Lazkano Dobao:

Ugutz Basauri Gamboa:

Tinder Match edo Koxk:

Miren Aldasoro Lezea:

Maider Triviño / Maider Mimi :

Uxue Lazkano Dobao
Uxue Lazkano naiz, Bergarakoa, eta bioinformatikan espezializatutako biokimikaria naiz. Biologia molekularra eta datuen analisia konbinatzen ditut informazio asko ezagutza bihurtzeko. Nire ikerketan, minbiziak metastasiak sortzeko duen gaitasuna ulertzen saiatzen naiz, horren atzean dauden ezaugarri molekularrak aztertuz.
Ugutz Basauri Gamboa
@ugutztours
Geologoa naiz bokazioz, ikasketaz eta lanbidez. Geologiaz gain, oso gustuko ditut historia, arkeologia eta bitxikeriak, eta horiek guztiak uztartuta, dibulgazioan aritzera iritsi naiz.
Tinder Match edo Koxk
@anefradejas
@joon.ess
@_duunii
Biologiako graduan ‘match’ egin genuen aspaldi, eta ordutik animalien ligoteoak dibulgatzea bihurtu dugu gure afizio. Unibertsitateko klaseko lan xume bat zena ustekabean Elhuyarreko ZientziaOn euskarazko bideo onenaren saria bihurtu zen, eta bultzada horri esker, uda honetan Euskadi Irratiko Amarauna saioan ibili gara naturako Tinder profilak kuxkuxeatzen.
Miren Aldasoro Lezea
@miren.aldaleze
30 urteko altsasuarra. Biologoa da eta Biodibertsitate, Funtzionamendu eta Ekosistemen Gestioan doktorea naiz EHUn, saguzarren dieta eta habitaten menpekotasunaren inguruko lanarekin. Gaur egun Bigarren Hezkuntzako irakasle lanetan nabil.
Maider Triviño / Maider Mimi
@maidermimi
Biokimikaria, Neurozientzialaria eta Adimen Artifizial Garatzailea. Irakaslea, Zientzia Dibulgatzailea eta Artista (Bakarrizketak, Musika…).
Unai García López
@unaidoesai
Unai García López Adimen Artifizialean graduatua da UPV/EHUn, eta bere interesa adimen artifizialaren, 3D teknologiaren eta sorkuntza digitalaren arteko elkargunean kokatzen da. Bere ibilbidean ikaskuntza sakona, audioaren analisia, software-garapena eta 3D animazioa landu ditu, baita musika ekoiztu eta lantzeko tresnen sorkuntza ere.
Unai García López :




