STEAM-KOIN (STEAM Komunitatea Indartuz) proiektuaren helburua STEAM formazioa sustatzea, STEAM lanbideak ikusaraztea eta lanbideei loturiko genero-estereotipoak apurtzea da. Hau da, ikasleak, neskak zein mutilak, industriara eta STEAM arloetara hurbiltzea.
Proiektuaren bidez, DBHko ikasleei industria-sektoreak eskaintzen dituen lan-aukerak ezagutarazten zaizkie, sektorearen inguruko ikuspegi errealista eta positiboa sustatuz. Horretarako, enpresetarako bisitak eta jarduerak bultzatzen dira, ikasleek industria modernoa zuzenean ezagut dezaten.
Azken batean, STEAM-KOINek ikasleen bokazio teknikoak sustatu, industriarekiko estereotipoak apurtu, emakumeen eta gutxi ordezkatutako taldeen parte-hartzea bultzatu eta ikastetxeen eta eskualdeko enpresen arteko harremanak indartu nahi ditu, etorkizuneko industria inklusiboago, jasangarriago eta teknologikoago baten bidean.
*Zer da STEAM? STEAM siglek bost diziplina identifikatzen dituzte: Zientzia (Science), Teknologia, Ingeniaritza (Engineering), Artea eta Matematikak.



