HIZLARIA: Beatriz Laskurain
Lizentziaduna da Publizitate, Marketing eta Harreman Publikoetan (Nafarroako Unibertsitatea); masterra, Digital Business arloan (ICEMD (ESIC)); eta graduondokoa, Big Data Analytics arloan (ESIC). Hogei urtetik gorako lan-esperientzia du salmenta- eta marketing-taldeak zuzentzen eta start ups digitalei aholkuak ematen. Gaur egun, Mondragon Unibertsitateko Adimen Artifizialaren Arloaren baitan, uztartu egiten ditu profesionalentzako eta enpresentzako prestakuntza eta aholkularitza jarduerak, honako esparru hauetan: estrategia digitala, Business Intelligence eta Data Driven Marketing.
BARNETEGI TEKNOLOGIKOA
Adimen Artifiziala zer den eta zein aplikazio duen negozio-estrategian
Adimen Artifizialarekin zerikusia duen guztia oso azkar garatzen ari da eta, horrenbestez, kasu askotan beharrezko tresna bihurtzen ari da negozioei bultzada bat emateko. Aplikazio-eremuak eta erabilitako teknikak asko dira, baina guzti-guztien helburua da prozesuen optimizazioa, kostuak gutxitzea edo irabaziak gehitzea. Horregatik, Adimen Artifiziala negozioetan nola aplikatu behar den jakiteko orduan, gero eta garrantzitsuagoa da ez bakarrik profil tekniko espezializatuek jakitea; ahatik, edozein negozio-profilek jakin beharko luke Adimen Artifiziala bere negozioan aplikatzen.
HELBURUAK: Barnetegi honen helburua da Adimen Artifizialaren teknikak eta esparruak ulertzea; batez ere Machine Learning delakoarekin lotutakoak, hau da, bere abantailak eta erronkak, bai eta bere erabilera espezifikoak ere, eta betiere aldez aurreko ezagutza teknikorik izan gabe.