Arlo digitalean emakumearen presentzia indartzeko argi izpiak
Atzo, asteazkena, .EUS fundazioaren eskutik eta Emakunderen laguntzarekin, ‘Non dago emakumea ingurune digitalean’ mahainguru egin zuten autobus ibiltarian.
EHUko Informatika irakasle eta ikertzaile Edurne Larraza, Lore Martinez Axpe informatikaria eta Eli Garcia informatika ingenieria aritu ziren mahainguruan, eta emakumearen presentziaren inguruko erradiografia gaurkotua eskaini zuten.
Hala, aurreratu zuten Zientzia eta teknologia arloko graduko ikasketak aurrera egin ahala, emakumearen presentzia gero eta txikiagoa da.
Eta, horrekin lotuta, azpimarratu zuten haurrei jostailu mota desberdinak eskaintzea oso aproposa dela beraiek gaitasun desberdinak garatzeko.