Asteartea, abendua 1, 2020
Bergaran  Artea  eta  Zientzia  uztartuz!!

NOIZ: 2018-11-10 -tik 2018-11-11 -ra
ORDUA: 9:30-13:00
NON: Laboratorium Museoa
HIZKUNTZA: Euskaraz/Gazteleraz
PUBLIKOA: Publiko Orokorra + BEART

Izen-ematea: 30 pertsona gehienez.

Iraupena: 12 ordu (asteburu osoko ekintza. Ikusi egitaraua)

Kostua: 12 €

Bergaran Artea eta Zientzia uztartuz!!

Ilustrazio zientifikoa

Ilustrazio zientifikoa zer da?

Marrazketa zientifikoa zientzia komunikatzeko tresna garrantzitsua izan da mendeetan zehar. Gaur egun oraindik hainbat esparrutan ilustrazio on bat argazki bat baino hobea izaten da komunikazioaren ikuspegitik, argiagoa eta didaktikoagoa. Horregatik, hainbat esparrutan oraindik ezin da ordezkatu, botanikan eta medikuntzan, adibidez. Teknika klasikoekin batera, gaur egun teknika digitalek aberastu egin dute marrazketa zientifikoaren aukera. Komunikazio zientifikorako tresna izateaz gain, zientzia zaletasuna sortzeko modu oso interesgarria da ere, dibulgaziorako gaitasunagatik eta arte zalea zientziara erakartzeko gaitasunagatik. Hori guztia kontuan hartuta, Laboratorium museoa marrazketa zientifikoa ari da lantzen, tailer eta ikastaroen bidez, eta baita Euskal Herriko Unibertsitateak martxan jarri duen “Titulo Propio en Especialista en Ilustración Científica” delakoarekin elkarlana eta patrozinioa eginez

>> Egitaraua 2020 (pdf formatuan deskargatu)

Zure iritzia hemen:

Izena eman!!

Covid19 dela-eta hitzaldi eta ekitaldietarako aforoak mugatuak dira. Horregatik ezinbestekoa da aurretik izena ematea 943 76 90 03 telefonora deituta edo laboratorium@bergara.eus e-postara idatzita.
Dena dela, gogoratu ekitaldi guztiak on line jarraitu ahal izango direla.

 

 

abendua, 2020

No Events

urtarrila

No Events

Social

X