Susana Perez Gil adituak CO2aren inguruko hitzaldia egin du gaur, asteazkena, Seminarixoan, eta fokoa jarri du publiko gehienak ezagutzen ez ditugun hainbat alderditan. Perez Gil-ek garrantzia handia eman dio hondakinen birziklapenari eta mikroplastikoen kopurua txikitzeari. Baina azaldu ditu, baita ere, modu naturalean zein gizakiak sortzen duen CO2ari probetxua ateratzeko beste modu batzuk.