asteartea, 12 azaroa, 2024
Commerce: Ikuspegi estrategikoa Interneten saltzeko

NOIZ: Azaroak 17
ORDUA: 14:30 – 16:30
NON: ZOOM
HIZKUNTZA: GAZTELANIA
PUBLIKOA: Merkataritza, ostalaritza eta zerbitzu sektoreko interesdunak eta publikoa
orokorrean.

Commerce: Ikuspegi estrategikoa Interneten saltzeko

Merkataritza elektronikoaren igoerak gorantz jarraitzen du, eta komertzio fisikoak mehatxu moduan ikustetik kontuan hartu beharreko aukera moduan ikustera igaro dira. Erronka horren aurrean, ikastaro honek komertzio elektronikoari buruzko gida bat eskaintzen die ekintzaile berriei, online saltzea planteatzeko, bai plataforma komunitarioen bitartez, bai ecommerce aplikazioen alde eginez, euren komertzioa marka ezagun moduan identifikatzeko.
Saioan zehar alderdi praktikoak identifikatuko dira: edukiak, marketina, ordainketak, legea betetzea eta segurtasuna. Horrez gain, plataforma komunak identifikatuko dira, marketplacerekin lehen kontaktua egin ahal izateko. Hori guztia komertzioei laguntzeko merkataritza elektronikoari buruzko ideia arrazional eta zentzuzkoa izan dezaten.

HELBURUAK:

Helburu nagusia da komertzio bat online saltzeko estrategia batera egokitzearen inplikazioak ezagutzea, hau da, hausnarketa egitea ecommerceak komertzio fisiko lokalerako dakarren aukera/mehatxuari buruz.
– Nire produktua Interneten arrakastaz saltzeko aukerak baloratzeko irizpideak zehaztea, eta
nitxo potentziala identifikatzea.
– Lehiakideak ezagutzea: prezioen kontrola
– Gure produktua zehaztea: ecommercera egokitzea. Espezializazioa, arrakastarako faktore.
– Edukien marketinaren garrantzia salmenten estrategia globalean.
– Kontuan hartu beharreko alderdiak laburtzea: Interneteko ordainketak, logistika eta kontuan hartu beharreko lege alderdiak.

EGITARAUA:
• Euskadiko merkataritza elektronikoaren datuak eta portaera
• Merkataritza elektronikoko motak: zein ereduri jarraitu
• Zure ecommercean legea betetzea
• Zure produktuen posizionamendua eta ikusgaitasuna
• Ecommerce plataformak
• Ordaintzeko segurtasuna eta metodoak
• Marketin estrategiak ecommercerako
• Marketplace baten estrategia: Amazon, ebay
• Kasu arrakastatsuak

HIZLARIA: IMANOL TERAN

azaroa, 2024

04aza12:58 pm12:58 pmDigitalizazioa Euskal Herrian

05aza(aza 5)1:00 pm16ots(ots 16)1:00 pmThe Black Box (Kutxa Beltza) Erakusketa

06aza1:01 pm1:01 pmAdimen Artifiziala ezagutzen hasi: gure egunerokoan duen eragina ulertu

07aza1:03 pm1:03 pmBarnetegi Teknologikoa: ChatGPTren eta beste AA Sortzailearen tresna batzuen erabilera praktikoa

08aza1:05 pm1:05 pmAdimen Artifiziala dendetarako: zerbitzu hobea eta marketina errazagoa

11aza1:06 pm1:06 pmAA Sortzailea ezagutzen: Oinarriak, Arriskuak eta Erreminta Giltzarriak

13aza1:07 pm1:07 pmAurpegiaren ezagutza eta identifikazio biometrikorako beste modu batzuk: Erronkak eta Arriskuak

abendua

05aza(aza 5)1:00 pm16ots(ots 16)1:00 pmThe Black Box (Kutxa Beltza) Erakusketa

Social

Webgune honek cookieak erabiltzen ditu erabiltzaile esperientziarik onena izan dezazun. Nabigatzen jarraitzen baduzu, baimena ematen ari zara cookie horiek onartzeko eta gure cookie politika, sakatu esteka informazio gehiagorako.

ACEPTAR
Aviso de cookies
X