larunbata, 27 apirila, 2024
Desgaitasuna, berrikuntza eta inklusioa: oztoporik gabeko trinomioa.

EGUNA: Urriak 15

ORDUA: 19:00

LEKUA: Irizar jauregia

HIZKUNTZA: Gaztelania.

PUBLIKOA: Orokorra

HIZLARIA: Edurne Alvarez de Mon.

Desgaitasuna, berrikuntza eta inklusioa: oztoporik gabeko trinomioa.

Desgaitasuna duen pertsona bat ikusten duzunean, zer datorkizu lehenengo burura: muga edo aukera? Gure gizartean, desgaitasuna duten pertsonek garrantzi handia al dute? Baztertu al dezakegu haien talentua, bezero gisa dituzten gustuak, haien lankidetza? Gizarte bat hazi ote daiteke indartsu eta berritzaile ez baditu baitan hartzen desgaitasuna duten pertsonak?

HIZLARIA: Edurne Alvarez de Mon. Enpresen Administrazio eta Zuzendaritzan lizentziatua, CUNEF erakundean, eta doktorea Alcala-ko Unibertsitatean. Nire ibilbide profesionala eragiketetarako aholkularitzaren eremuan hasi nuen, Deloitte enpresan.  Zortzi urtetik hona kontsultore naiz, Giza Baliabideen eta Gizarte Erantzukizun Kooperatiboaren arloan, ONCE fundazioko Inserta Empleo erakundean. Hortik, egunero-egunero saiatzen gara desgaitasuna duen talentua txertatzen Inserta motako 90etik gorako enpresetan eta, aldi berean, Foro Inserta Responsable izeneko forotik sustatu egiten ditugu multistakeholder motako proiektuak, betiere desgaitasunaren aldagaia kontuan hartuta eta enpresentzat balio erantsia sortuz.

Egun, halaber, gogor dihardut nazioartean, Inserta Empleo erakundearen lankidetza beste herrialde batzuekin indartuz, gobernu-erakunde, fundazio eta erakunde aldeaniztunekin eta Hego Amerikako ONCE fundazioarekin. Lantalde ezberdinetan aritzen naiz, honako erakunde hauek sustatuta: LANE/OIT, Europako Kontseilua edo EPR.

Nire prestakuntza osatzeko ikastaro ugari egin ditut giza baliabideen eta komunikazioaren arloan hainbat unibertsitatetan: London School of Economics (LSE), Kaliforniako Unibertsitatea edo Pennsylvaniako Unibertsitatea, besteak beste. Mundu akademikoarekin ere lotura daukat, aldizka irakasle aritzen bainaiz. Gainera, motibazio-izaerako hitzaldi asko ematen ditut, testu-inguru oso ezberdinetan: enpresa handien zuzendaritza-kideentzat, APDko Gazteen Kongresu Nazionalean, taldeentzako sentsibilizazio-jardunaldietan, edo TedxDeuston.

Aisialdian, kirolaria naiz eta bidaietako blogaria. GKE erakunde batzuekin lan egiten dut –Elikagaien Bankua edo Nazioarteko Kooperazioa, esaterako–, gazteen artean solidaritatea sustatzeko asmoz.

Webgune honek cookieak erabiltzen ditu erabiltzaile esperientziarik onena izan dezazun. Nabigatzen jarraitzen baduzu, baimena ematen ari zara cookie horiek onartzeko eta gure cookie politika, sakatu esteka informazio gehiagorako.

ACEPTAR
Aviso de cookies
X