DRAG-e uraren bila
“Drag-e uraren bila” antzezlan multimedia bat da, antzerkia, dantza, bideo-animazioa, interakzioa, musika eta robotika biltzen dituena, eta publiko familiarrari zuzendua.
2800. urtea da eta LUR planetan ez da ur-arrastorik antzematen.
Drag-e robotak eta bere lagunek ura lortzeko misioa jarri dute abian. Natura ulertu eta maitatu beharko dute helburuak arrakasta izan dezan. Abentura harrigarria izango da.