Asteazkena, urria 27, 2021
Ekologismo  erreala.  Zientziaren  ikuspegitik,  zer  egin  dezakezu  planeta  babesteko.
  • DATA: Urriak 19
  • ORDUA: 10:00 / 18:00
  • TOKIA: Seminarixoa (Bergara)
  • HIZLARIA: J.M. Mulet
  • HIZKUNTZA: Gazteleraz

HIZLARIA: J. M. Mulet

M. Mulet (Denia, 1973) Bioteknologiako katedraduna da Valentziako Unibertsitate Politeknikoan, eta Landareen Biologia Molekular eta Zelularraren Institutuan ikerketa-lerro bat zuzentzen du lehorte eta hotz giroan aurrera egin dezaketen landareak garatzeko. Halaber, Landareen Bioteknologia Molekular eta Zelularraren Masterreko zuzendaria da. Zientziaren dibulgatzaile gisa, honako hauek argitaratu ditu: Los productos Naturales ¡vaya timo!, eta Destino argitaletxean Comer sin miedo (2014ko Prismas saria, gaztelaniaz argitaratutako zientzia-liburu onenarentzat), Medicina sin engaños, La ciencia en la sombra, Transgénicos sin miedo, ¿Qué es comer sano? eta ¿Qué es la vida saludable? Hainbat podcastetako eta irratsaiotako partaide izateaz gain, El País Semanal aldizkariko “Ciencia sin Ficción” sekzioa egiten du, bai eta Métode zientzia-dibulgazioko aldizkariko “Fotogramas de ciencia” sekzioa ere, eta Tomates con genes bloga; eta horrez gain, tuitlari konpultsiboa da (@jmmulet).

Ekologismo erreala. Zientziaren ikuspegitik, zer egin dezakezu planeta babesteko.

Klima-aldaketa benetan ukaezina da, dagoeneko nabaritzen ari gara horren eraginak eta, geldiarazten ez badugu, ondorio latzak izango ditu gizateriarentzat. Egunero hartzen ditugun erabakiek eragin zuzen-zuzena dute ingurumenean, eta beraz, erabaki horiek aldatuz gero, gure ingurumen-aztarna ahalik eta txikiena izatea lor dezakegu. Baina zeintzuk dira ingurumena benetan babesten duten ekintzak? Zein dieta da jasangarriena? Hobe da auto elektriko bat erostea? Zergatik da hain garestia argiaren erreziboa, eguzki-argia eta haizea doan badira? Egia da obsoleszentzia programatuarena? Nola murriztu dezaket nire etxeko edo opor-etxeko aztarna ekologikoa? Hitzaldian, ingurumenaren zaintzari buruzko sasiegia ugari argituko ditugu, betiere ikuspegi zientifiko batetik. Horrela ikusi ahal izango dugu urte hauetan erakunde ekologistek defendatu dituzten proposamen askok ez dutela oinarri zientifikorik eta, aplikatuz gero, oso ondorio kaltegarriak izan ditzaketela.

Izena eman!!

Aforoa dela eta, ekitaldi guztietan parte hartzeko izena ematea gomendatzen da: 943 76 90 03 telefonora deituta edo laboratorium@bergara.eus e-postara idatzita.
Dena dela, gogoratu Seminarixoko ekitaldi guztiak on line jarraitu ahal izango direla

 

 

urria, 2021

19urr10:26 am10:26 amHITZALDIA - Ekologismo erreala. Zientziaren ikuspegitik, zer egin dezakezu planeta babesteko

27urr10:28 am10:28 amHITZALDIA - Robotika Inklusiboa eta Adimen Artifiziala komunitate osoaren onerako: erronka etikoa.

azaroa

02aza2:54 am9:54 amHITZALDIA - Zientziaren izarrak liburuaren aurkezpena

03aza10:12 am10:12 amHITZALDIA - Perseverance Marte planetan; Lurretik haratago bizitzaren bila.

04aza10:13 am10:13 amMAHAI-INGURUA - Iraunkortasunaren zirkulua itxi nahian / Ekonomia zirkularrarekin bueltaka

09aza10:15 am10:15 amHITZALDIA - Fisika kuantikoa eguneroko bizitzan

11aza10:17 am10:17 amMAHAI-INGURUA - Euskara adimen artifizialaren garaian

12aza10:19 am10:19 amBARNETEGI TEKNOLOGIKOA - Adimen Artifiziala zer den eta zein aplikazio duen negozio-estrategian

13aza10:21 am10:21 amTOPAKETA - WOLFRAM ENCOUNTER

13aza10:22 am10:22 amEuskarazko ahotsen grabaketa maratoia

16aza10:24 am10:24 amHITZALDIA - Burujabetza teknologikoa

19aza10:25 am10:25 amHITZALDIA - Bailarako ikertzaile gazteak etorkizuneko mundua moldatzen

Zure iritzia hemen:

Social

X