Asteazkena, abendua 1, 2021
Ekologismo  errealaren  inguruko  hitzaldiarekin  hasi  dira  aurtengo  ZTB  jardunaldiak

Zientzia, Berrikuntza eta Teknologia jardunaldien zazpigarren ekitaldia hasi da gaur Bergaran. Azaroaren 21era arte hitzaldiak, tailerrak, ikastaroak, mahai-inguruak izango dira, besteak beste, kultura zientifikoak eta zientziak egunerokoan gure artean duen garrantziaz sakon dadin. Hitzaldi guztiak streaming bitartez ikusi ahal izango dira.

Hitzaldi sortari hasiera eman diona Joe Maria Mulet izan da. Bioteknologiako katedraduna Valentziako Unibertsitate Politeknikoan, Landareen Biologia Molekular eta Zelularraren Institutuan ikerketa-lerro bat zuzentzen du lehorte eta hotz giroan aurrera egin dezaketen landareak garatzeko.

“Ekologismo erreala. Zientziaren ikuspegitik, zer egin dezakezu planeta babesteko” hitzaldiaren ardatzak klima-aldaketa benetan ukaezina dela defendatu du eta dagoeneko nabaritzen ari garela horren eraginak. Aldiz, ingurumenaren zaintzari buruzko sasiegia ugari argitu ditu, betiere ikuspegi zientifiko batetik. Horrela ikusi ahal izan da urte hauetan hainbat erakunde ekologistek defendatu dituzten proposamen askok ez dutela oinarri zientifikorik eta, aplikatuz gero, oso ondorio kaltegarriak izan ditzaketela.

Muletek azaldu duenez, bai karbono-aztarna bai urarena dira elikagaietatik datorren kutsadura neurtzeko bi parametro esanguratsuenak, eta, beren ikuspuntutik, aukera iraunkorrenetako bat intsektuetatik etorriko litzateke, kalitate oneko animalia-proteina eskaintzen baitute, aminoazidoen nutrizio-balio nabarmenarekin. Muletek intsektuak landatzeko apustua egingo luke, baina gaur egun arazo kulturala denez, arrain gehiago jatera bultzatzen du, benetako alternatiba iraunkor gisa. Animalien proteina ematen du eta ez du energia askorik kontsumitzen. Era berean, ingurumenean eragiten ari garen inpaktua murrizteko, fruta eta barazki gehiago jan beharko genituzke, eta haragi gutxiago.

 

Hurrengo hitzaldia

Hilaren 27an, asteazkenarekin, izango da, Seminarixoan ere. Gaia: Robotika Inklusiboa eta Adimen Artifiziala komunitate osoaren onerako: erronka etikoa. Hizlaria, Txetxu Ausin. Zientzialari titularra da CSICeko Filosofia Institutuan (GEA, Etika Aplikatuko Taldea).

Izena eman!!

Aforoa dela eta, ekitaldi guztietan parte hartzeko izena ematea gomendatzen da: 943 76 90 03 telefonora deituta edo laboratorium@bergara.eus e-postara idatzita.
Dena dela, gogoratu Seminarixoko ekitaldi guztiak on line jarraitu ahal izango direla

Nola parte hartu maratoian

Ekimenaren helburua da ahalik eta euskarazko ahots gehien grabatzea makinei erakusteko nola hitz egiten duten pertsonek eta euskarazko ahots bidezko aginduak uler ditzaten.

Partehartze-denbora: 15 minutu inguru.

  • DATA: 2021eko azaroaren 13an
  • ORDUA: 10:00-14:00
  • TOKIA: Aroztegi aretoa.

Bete mesedez hurrengo formularioa >>

abendua, 2021

No Events

urtarrila

No Events

Zure iritzia hemen:

Social

X