osteguna, 25 apirila, 2024
Ekonomia zirkularra: Mentalitatez aldatzeko aukera eta beharra

Modan jarri da ekonomia zirkularra kontzeptua. Ingurumenari loturiko edozein hitzalditan aipatuko da behin eta berriro. Politikarien ahotan zer esanik ez. Gehiegi sarritan. Baina Mendebaldeko herri kontsumitzaileok daramagun lehengaien xahuketa geldiarazteko kontzeptu sakona da. Giltzetako bat egungo desoreka harmonizatzeko hein handi batean. Aukera bat.

Horretaz aritu dira Juan Antonio Iturbe,  Ternua enpresako Eduardo Uribesalgo, eta baita EMAUseko Begoña Cabaleiro ere gaurko mahai-inguruan.

Hiruek bat etorri dira esatean norbanakoen kontsumo ohitura txikiak aldatuta emaitza handia lor litekeela ingurumenenarean osasuna hobetzen. “Aberats berri gisa jardungo ez bagenu ditugun, baliabide naturalak zentzuz erabiliko bagenitu mesede ederra egingo genieke geure buruei” esan dute. Erosteko orduan txip aldaketa bat behar dugu, hiru mahaikideen iritziz, arroparen, altzarien, aisialdiko gailuen bizitza luzatu egin behar da, alferrikako xahuketarik ez egiteko. Esan dutenez, ez da urrun begiratu behar guk ere ardura handia baitugu gai honetan eta autoa partekatzen hasi garen garai honetan beste ondasun asko ere partekatu beharko genituela defenditzen dute

Erakunde publikoei dagokienez, ekodiseinua hasieratik kontuan hartuko du erregularizazioa eskatu dute eta lehengaia hondakin bihurtu baino lehen ekin behar zaiolako.

Herriko ekonomia zirkularra bultzatzeko udalaren zeregina zain da? Herritarrei zein aukera dauden azaltzea, horien ontasunak erakustea… informazioa eta sentsibilizazioa lantzea, alegia. Egungo gure mentalitatea aldatu behar da. Horregatik legeak aldatzeaz gain, androzentrismotik biozentrismorako urratsa egitea landu beharko litzatekeela adierazi dute.

Bestetik, ostiraleko txandan asmazioak eta tramankuluak ezagutuko dituzte LH6ko ikasleek Laboratoriumean.

Webgune honek cookieak erabiltzen ditu erabiltzaile esperientziarik onena izan dezazun. Nabigatzen jarraitzen baduzu, baimena ematen ari zara cookie horiek onartzeko eta gure cookie politika, sakatu esteka informazio gehiagorako.

ACEPTAR
Aviso de cookies
X