Asteartea, maiatza 24, 2022
Ekonomia  zirkularrarekin  bueltaka
  • DATA: Azaroak 4
  • ORDUA: 18:00
  • TOKIA: Seminarixoa (Bergara)
  • HIZLARIAK: Begoña Cabaleiro, Eduardo Uribesalgo eta Juan Antonio Iturbe.
  • HIZKUNTZA: Elebietan

HIZLARIA: Begoña Cabaleiro.

Emaus Gizarte Fundazioko Komunikazio Zerbitzuko arduraduna

HIZLARIA: Eduardo Uribesalgo.

Astore eta Ternua marken sortzaileetako bat.

1986an Arrasate Kirolak denda sortu genuen Arrasaten

1988 Astore marka sortu genuen

1990 Import Arrasate enpresa sortu genuen

1994 Ternua marka sortu genuen

30 urte baino gehiago daramat kirol munduan. 30 urte hauetan denetik egin dut: markak sortu, horien filosofiak eta direkzioak landu, produktuak sortu, marken marketing-a landu; eta gaur egun Ternua Groupeko berrikuntza eta jasangarritasunaren zuzendaria.

HIZLARIA: Juan Antonio Iturbe

Ingeniari teknikoa. Enpresa Kudeaketan eta Atzerriko Merkataritzan masterra.

Gaur egun jubilatua, besteak beste honako esperientzia du:

Sei urtez Lana kooperatibako gerente; hogeita bat urtez EZPELETA SA enpresako bazkide eta zuzendaritza arlo desberdinetako partaide; bi urtez zabor-kudeaketan diharduen Garbitania Zero Zabor SL enpresako  gerente.

Iraunkortasunaren zirkulua itxi nahian / Ekonomia zirkularrarekin bueltaka – Begoña Cabaleiro.

Askok uste dute iraunkortasuna eta ingurumenaren zaintza sinonimoak direla. Baina iraunkortasuna handik haratago doa. Iraunkortasunak kontuan hartzen ditu hazkunde ekonomikoa, ingurumenaren zaintza eta gizarte-ongizatea. Hiru hanka horiek estu lotuta ibili behar dute garapena jasangarritzat jo ahal izan dadin.

Era berean, askok uste dute ekonomia zirkularra dela materialen aprobetxamendu berriak egitea,  material horiek birziklatzeko. Baina berrerabilpena ere izan daiteke. Hondakinak baliabide bihurtzea –eta, gure kasuan, baliabide solidario bihurtzea–  planetak behar duen zerbait da, baliabide naturalak mugatuak izanik arriskuan jartzen ari garelako.

Ternua – Eduardo Uribesalgo.

Ternua, pertsonak, eta planeta babesten dituen marka, outdoor arropa marka oihal sektoreak eskaintzen dituen aukera iraunkor berriekin, eta bere kabuz gure lurraldean proiektu iraunkor bereziak martxan jarriz.

Ekonomia zirkularrarekin bueltaka – Iraunkortasunaren zirkulua ixten. – Juan Antonio Iturbe.

Gaur egun ekonomia zirkularrak Euskal Herrian duen hedapen eta egoerari buruzko azterketaren emaitzak azalduko dira, bai eta marko eta politika berri baten beharra ere, eta zenbait erreferentzia positibotatik haratago, hainbat erabaki-proposamen iradoki.

Izena eman!!

Aforoa dela eta, ekitaldi guztietan parte hartzeko izena ematea gomendatzen da: 943 76 90 03 telefonora deituta edo laboratorium@bergara.eus e-postara idatzita.
Dena dela, gogoratu Seminarixoko ekitaldi guztiak on line jarraitu ahal izango direla

Nola parte hartu maratoian

Ekimenaren helburua da ahalik eta euskarazko ahots gehien grabatzea makinei erakusteko nola hitz egiten duten pertsonek eta euskarazko ahots bidezko aginduak uler ditzaten.

Partehartze-denbora: 15 minutu inguru.

  • DATA: 2021eko azaroaren 13an
  • ORDUA: 10:00-14:00
  • TOKIA: Aroztegi aretoa.

Bete mesedez hurrengo formularioa >>

maiatza, 2022

No Events

ekaina

No Events

Zure iritzia hemen:

Social

X