Elikagaietan aditua den Bittor Rodriguezek hitzaldi interesgarria egin du ZTB jardunaldien baitan. Gaur egungo dieta aztertu du, publizitatearen inguruan dauden mitoak ere gainbegiratu ditu eta jarraibide egokiak eman ditu. Jendeak gustura jarraitu du hitzaldia aurrez aurre zein streaming bidez.