ostirala, 16 urria, 2026
“Energia Argitu Kit” kanpaina

NOIZ: Azaroak 16

ORDUA: 18:30

NON: Seminarixoa

HIZKUNTZA: Euskara

PUBLIKOA: Orokorra

“Energia Argitu Kit” kanpaina

Kanpaina honen barruan honako hauek sartzen dira:

  • Azalpen-tailer bat; tailer honetan azalduko da etxeko autodiagnostiko energetikoa nola egin behar den eta, etxebizitzetan sarri agertzen diren arazoen aurrean, horiek konpontzeko zein irtenbide dauden.
  • Kit-maletin batzuk lagako dira maileguan, etxeetan neurketak egin ahal izateko, energia-gabeziak detektatzeko eta konponbide errazak lortzeko.
  • Zalantzen kontsultak egin ahal izango dira; parte-hartzaileek lortu dituzten emaitzei buruz kontsultak egin ahal izango dituzte etxebizitzetako birgaitze energetikoan adituak diren espezialista batzuekin.

HELBURUAK:

Kanpaina honen helburua da herritarrei tresnak ematea norberak bere etxeko energia-kontsumoa modu pertsonalizatuan diagnostikatu eta ulertu ahal izateko, bai eta energia-eraginkortasuna hobetzeko irtenbideak proposatzea ere, horrela faktura elektrikoa murriztuz.

Hizlaria: Gipuzkoako Foru Aldundiak antolatutako tailer honetan, Oihana Olloquiegi – GO2 Arkitektura.

urria, 2026

No Events

azaroa

No Events

Social

X