larunbata, 27 apirila, 2024
Energiaren demokratizazioa eraldaketa energetikoaren bidez

NOIZ: Azaroak 9

ORDUA: 19:00

NON: Aroztegi aretoa

PUBLIKOA: Orokorra eta energiaren arloan dabiltzan erakunde zein enpresak

HIZKUNTZA: Euskaraz

Energiaren demokratizazioa eraldaketa energetikoaren bidez

Energia berriztagarriek iraultza energetiko bat ekarriko dute, jada martxan dagoena. Kasu errealekin azalduko die entzuleei ematen ari diren aldaketak eta etorkizunean zein norabide hartuko duten, nola eragingo digun. Adibideak ugariak dira. 2017an adibidez jadanik gehiago inbertitu da Energia Berriztagarrietan elektrizitate iturri moduan Energia Fosiletan baino, lehen aldiz. Honek petrolio munduko enpresak zutik jarri ditu eta askok jada estrategia definitua dute energia berriztagarrietan gogoz inbertitzen hasteko… Eta hau hasiera besterik ez da!

NORK: Oier Bolibar. Energia Berriztagarrietan eta Iraunkortasun Energetikoan unibertsitate-masterra da; goi mailako ingeniaria Antolakuntza Industrialean, eta ingeniari tekniko mekanikoa. Industria-arloan 17 urteko esperientzia du, eta horietatik 10 energia-sektorean. Gaur egun, merkatu berrien eta produktu fotoboltaikoen garapena eta salmentak gidatzen ditu Meyer Burger Technology AG (MBTN: SIX Swiss EX) enpresan EMEArentzat.

Horretaz gain, lan-jarduera arlo akademikoarekin uztartzen du. Horrela, lankidetzan ari da, irakasle gonbidatu gisa, Kataluniako Unibertsitate Politeknikoan (UPC) Energia Berriztagarrien Ingeniaritzaren espezialitatean, eta baita Bartzelonako Unibertsitatean (UB) ere, Energia Berriztagarrien eta Iraunkortasun Energetikoaren Nazioarteko Masterreko hizlari gisa; gainera, aldizka, hitzaldiak ere ematen ditu, orokorrean Energia Berriztagarrien eta, zehazki, energia fotoboltaikoaren erronkak azalduz eta zabalduz.

Esperientzia trinkoa du nazioarteko merkatuetan eta jarduera berriak abian jartzeko prozesuetan. Aurrez, Oil&Gas sektorean garatua du ibilbidea, ULMA Piping enpresan, merkatu berriak irekitzeko prozesuak gidatzen, orduan ULMA barruan sortu berria zen EPC atalean. Halaber, proiektuen eta industrializazioaren arduraduna izan zen, industria aeroespazialean, Boeing 787 gailuaren hornidura-katearentzat.

Webgune honek cookieak erabiltzen ditu erabiltzaile esperientziarik onena izan dezazun. Nabigatzen jarraitzen baduzu, baimena ematen ari zara cookie horiek onartzeko eta gure cookie politika, sakatu esteka informazio gehiagorako.

ACEPTAR
Aviso de cookies
X