BARNETEGI TEKNOLOGIKOA
Informazioaren eta komunikazioaren teknologiak gizartean erabiltzeak aldaketa handia ekarri du gure bizimoduan eta harremanetan. Horrek eragina du enpresetan ere, negozio-eredu disruptibo berriak sortzen baitira, goizetik gauera, arriskuan jartzen dituztenak ongi finkatuta zeuden enpresak.
Aukerak eta mehatxuak ziztu bizian nahasten dira gure negozio-eredua teknologiaren argitan jartzen dugunean, eta, bereziki, teknologiak dakartzan kultura-aldaketen eraginpean jartzean, izan ere, aldaketa horiek komunikazio-, ezagutzaren transferentzia-, kontsumo- eta ekoizpen-prozesuak aldatzen baitituzte.
Espazio digitaletan oinarritutako eta bezeroarengana bideratutako edo zentratutako negozio-eredu berriek enpresaren kulturaren aurrerapena ekonomia digitalerantz bideratzeko, datu kritikoak biltzeko, informazioa denbora errealean prozesatzeko, ereduak identifikatzeko eta horren arabera erantzuteko apustua indartzen dute.
Helburuak:
- Negozioetan eragina duten egungo joera digitalak aztertzea
- Ingurune digitaleko aukerak eta mehatxuak zehaztea.
- Plataforma digitaletan oinarritutako negozio-eredu berriak ezagutu eta ulertzea, egungo eta etorkizuneko gaitasun gisa.
- Teknologien bidez sortzen diren aukerei buruz hausnartzea.
- Gaur egungo teknologia disruptiboak ezagutzea
Egitaraua:
- Nondik gatoz?
- Belaunaldien bilakaera
- Eta Internet iritsi zen…
- Non gauden
- Lanpostuaren eraldaketa.
- Negozio-ereduen eraldaketa
- Digitalizazioa vs eraldaketa digitala
- Norantz goazen
- Zerbitzuraketa
- IKTen kudeaketa enpresetan
- Teknologia eraldatzaileak:
- Elkarlaneko robotika
- Gehikuntzako fabrikazioa (3D inprimaketa)
- Errealitate areagotua/birtuala
- Adimen artifiziala eta datuen analisia
- Cloud computing
- Internet of Things
- Blockchain
Enpresen eraldaketa digitalaren giltzarriak