Miércoles, Noviembre 25, 2026
ZTB 2024
ztb prentsaurrekoa 2024

Adimen artifiziala edote gazteen erronka teknologikoak izango dira Bergarako ZTB jardunaldien ardatz nagusiak

Adimen Artifizialaren aukerak, digitalizazioa edota gazteen esperientziak uztartuz, Bergaran ospatzen diren Zientzia, Teknologia eta Berrikuntza (ZTB) jardunaldiek hamargarren edizioa ospatuko dute datozen asteetan. Izan ere, urriaren 21a eta azaroaren 16ra bitartean, aurkezpenak, erakusketak, hitzaldiak edota tailerrak ospatuko dira Bergaran.

 

Egitaraua aurkeztu asmoz, Bergarako Udaleko zein elkarlanean aritu diren eragile ezberdinetako ordezkariek prentsaurrekoa eskaini dute Laboratorium Museoan. Bertan, Bergarak historian zehar zientziarekin eta haren dibulgazioarekin izan duen harreman estua gogorarazi dute aurkezpeneko partehartzaileek.

 

Aurtengo ‘izarra’ azaroaren 5ean inauguratuko den eta otsailaren 16ra arte iraungo duen ‘The Black Box (Kutxa Beltza)’ erakusketa izango da. Black Box erakusketa-modulu bat da, eta, adimen artifizialaren bitartez, harekin interaktiboki aritzera eta hari buruz hausnartzera: zein eginkizun duen gure munduan, zein aukera handiak dituen, bai eta zeintzuk diren bere arrisku potentzialak ere. Erakusketa hau aitzindaria da eta Bartzelonako Unibertsitatearekin eta Enpresare elkartearekin lankidetzan sortu eta Bergaran inauguratuko da lehen aldiz.

 

Ainhoa Lete alkateak nabarmendu duenez, “askotan azpimarratzen dugu garrantzitsua dela Ezagutza gizartera zabaltzea. Azken finean, ZTB horixe bera da: ezagutza “demokratizatzea” eta herritar guztiei modu ulerterrazean eta erakargarrian partekatzeko aukera ematea. Bergararren eta gizarte osoaren aurrean ditugun erronkei aurre egiteko, ezagutza eta elkarlana funtsezkoak dira”.

 

Jardunaldi hauek komunitate zientifikoaren, enpresa sektorearen eta hezkuntza erakundeen elkarlanaren fruitua dira, eta, besteak beste, arlo ezberdinetako profesionalak zein herriko ikastetxe ezberdinetako ikasleak izango dira protagonistak. “Ekimen honen helburua da sormena eta lankidetza indartzea, baita ezagutza trukatzeko espazio bat sortzea ere. Gure asmoa da gazteak bultzatzea arlo zientifiko eta teknologikoetan garapenak lortzera”, gaineratu du Letek.

 

Horren harira. Zientziaren dibulgazioan jarri dute arreta bertaratutakoek, izan ere, ZTBren programaren puntu nagusietako bat Hezkuntza Eskaintzan oinarritzen da. Zientziaren alor ezberdinak modu erakargarrian erakutsi nahi dituzte antolatzaileek, eta horretarako eskaintza gehitu dute programaziora.

Noviembre, 2026

03nov(nov 3)12:18 pm15(nov 15)12:18 pmDe Bergara al mundo: empresas que hacen pueblo

05nov11:19 am11:19 am«Wolfram Txinpartak» monólogos de ciencia humorística

05nov12:13 pm12:13 pmAsistentes de IA para la productividad empresarial

10nov(nov 10)10:55 am13(nov 13)10:55 am(HI)! Ikerlari: exposición de pósteres científicos de jóvenes investigadoras e investigadores

10nov11:24 am11:24 amEntendiendo el cáncer: del hospital al laboratorio

10nov1:21 pm1:21 pmInmunidad entrenada

10nov1:25 pm1:25 pmInteligencia Artificial Generativa en la Industria

10nov1:28 pm1:28 pmDe la curiosidad a la innovación: descubriendo el mundo de los polímeros

10nov1:30 pm1:30 pmTecnología cuántica, para qué y cuándo

12nov11:22 am11:22 amComputación cuántica distribuida

12nov11:27 am11:27 amEl éxito de los nuevos materiales en condiciones climáticas extremas

12nov12:10 pm12:10 pmLa IA como aliada en el comercio y la hostelería

12nov1:23 pm1:23 pmInvestigación e innovación en salud: La resistencia antimicrobiana como ejemplo

13nov12:08 pm12:08 pmLa experiencia de Erreka Medical

13nov12:28 pm12:28 pmEscaneo y modelado 3D. Proyecto Areolalab

abendua

No Events

Conferencias ANTERIORES

2024

2023

2022

2021

2020

AURREKO hitzaldiak online

2024

2023

 

2022

2021

2020

Social

X