larunbata, 27 apirila, 2024
Etapa berri bat Marteren esplorazioan – Exomars 2020 misioa

NOIZ: Urriak 26

HIZKUNTZA: Gazteleraz

ORDUA: 19:00

NON: Irizar jauregia

PUBLIKOA: Orokorra

Etapa berri bat Marteren esplorazioan – Exomars 2020 misioa

Martera bidalitako misioetan erabili diren instrumentuek informazioa banaka lortzen zuten, misio berbereko beste instrumentuek lortutakoa kontuan hartu gabe. Europako etorkizuneko Exomars 2020 misioan, roberrak barruan laborategi garbi bat eramango du. Bertan hiru instrumentu egongo dira: Raman espektometro bat, espektometro infragorri bat (biak 50 mikrako tamainak aztertzeko gai izanik), eta masen espektrometriaren bidez gasak antzemateko kromatografo bat. Horrenbestez, instrumentu hauek, hirurek, elkarri laguntza emanez (kalibrazio gurutzatua), orain arte lortu ez den informazioa lortuko dute, eta ziurtasunez ezagutuko da Marten bertan in situ aztertuko diren laginetan dauden fase mineralek eta konposatu organikoek zer nolako osaketa duten. Hitzaldi honetan, misio horren funtzionamenduari buruzko xehetasunak emango dizkigute, eta planeta gorriaren ezagutzan aurrera egiteko dauden aukerak azalduko dizkigute.

NORK: Juan Manuel Madariaga (Kimikan lizentziatua, Kimika Analitikoan masterra eta doktorea) 1993tik hona Kimika Analitikoko irakaslea da Euskal Herriko Unibertsitatean. 2002. urtetik, Bikaintasun Mailako Ikerketa Talde baten burua da, eta Doktoretza Programa bat zuzentzen du. 27 doktoretza-lan gainbegiratu ditu, 250etik gora ISI artikulu argitaratu ditu, eta 400 bat komunikazio aurkeztu ditu kongresutan. Ikerketa horien guztien gehienek lotura dute ingurumen-gaiekin, betiere kulturako ondare-baliabideei (arkeologia, arte eta eraikuntza ondareari) eta material estralurtarrei buruz; eta horren barruan baita elkarrekin prozedura analitiko eta berritzaile bateratuak garatzea ere, erronka berriei aurre egin ahal izateko.

Webgune honek cookieak erabiltzen ditu erabiltzaile esperientziarik onena izan dezazun. Nabigatzen jarraitzen baduzu, baimena ematen ari zara cookie horiek onartzeko eta gure cookie politika, sakatu esteka informazio gehiagorako.

ACEPTAR
Aviso de cookies
X