ostirala, 29 martxoa, 2024
Fisika kuantikoagatik ez balitz….

Jardunaldietako hitzaldi nagusienetako izan da gaur Semiraxioan Donostia International Physics Center-eko zuzendariak eman duena. Ricardo Diez Muiñok gaian sakondu baino lehen Donostiak teknologia aurreratuetan eta bereziki fisika kuantikoan duen garrantziaz ohartarazi du.

Ez da aritu aipatu fisika kuantikoari lotutako zailtasun kontzeptualaren inguruan baina garbi gelditu da hitzaldiaren zehar mundu subatomikoan, metroaren mila milioirenetik beherako tamainetan, objektuen portaera oso bestelakoa dela ohituta gaudenarekin alderatuta. Arraroa da, inkoherentea, ia ilogikoa gure ohiko giza ikuspegitik. Eta, hala ere, fisika kuantikoa izan da XX. mendeko iraultza teknologikoaren zati handi baten eragilea.

Diez Muiñoren iritziz, aurrerapen hauei guztiei ikuspegi historikoz begiratu behar diegu, zertan ari garen eta etorkizunari begira zer datorren edota zer etorri beharko lukeen aztertu beharra dago. Zientziaren eta teknologiaren rola zein den, konputazio kuantikoaren zereginaren inguruan gogoeta egin behar da

Hitzaldiaren bigarren zatian fisika kuantikoak gure egunerokotasunean duen garrantziaz eta aplikazioez aritu da DIPC zentroko zuzendariak eta esan du fisika kuantikorik gabe zaila litzatekela ulertzea gaur egun ohikoak diren ordenagailuak, telefono mugikorrak, laserrak edo erresonantzia magnetiko nuklearra.

Fabrikazio adimenduaren inguruan hitzaldia gaur Miguel Altuna Institutuan

Goizean ikasleentzat izango da hitzaldia eta arratsaldeko 18:00etan publiko orokorrarentzat. Euskaraz izango da.

Webgune honek cookieak erabiltzen ditu erabiltzaile esperientziarik onena izan dezazun. Nabigatzen jarraitzen baduzu, baimena ematen ari zara cookie horiek onartzeko eta gure cookie politika, sakatu esteka informazio gehiagorako.

ACEPTAR
Aviso de cookies
X