FOTCIENCIA argazkilaritza zientifikoko lehiaketa bat da.
Ikerketa Zientifikoetarako Kontseilu Nagusiak (CSIC) eta Espainiako Zientzia eta Teknologiaren Fundazioak (FECYT) antolatutakoa da, honako helburu honekin: zientzia eta teknologia herritarrengan gerturatzea, ikuspegi artistiko eta estetikoaren bitartez, eta horretarako irudi zientifikoak eta irudi horietako bakoitzak islatzen duen egintza zientifikoari buruzko iruzkin idatziak erabiliz. Epaimahaiak, antolatzaileekin batera, 49 argazki aukeratu ditu, eta horiek guztiak erakusgai jarri dira –bakoitza bere testuarekin– erakusketa ibiltarietan, 2017an zehar.
Gaur egungo gizartean kultura eta hezkuntza zientifikoa sustatzea oinarri-oinarrizkoa da; eta ez bakarrik zientzien arloko bokazioak piztearren, baita gizarte osoarentzat funtsezko konpetentzia ere badelako.
Kontuan hartuta FOTCIENCIAko irudiak zientzia zabaltzeko baliabide publiko bat direla eta FOTCIENCIAk aukera ematen duela erakunde batek erakusketaren ekoizpen-kostuak finantzatuta bere instalazioetan erakusgai jartzeko, Bergarako Udalak hona ekartzea erabaki du, bisitariak ikusi ahal izan ditzaten, Aroztegi aretoan, Bergarako Zientzia, Teknologia eta Berrikutzari buruzko Jardunaldien barruan.