igandea, 2 azaroa, 2025
Hemen Wolfram deuna!

Zer: Umorezko zientzia-hitzaldiak, dosi homeopatikoetan.

Noiz: Azaroaren 9an, 19:30ean

Non: Zabalotegi aretoan

Hemen Wolfram deuna!

Ekitaldi fisiko, kimiko, analogiko eta antologikoa.

Umorezko bakarrizketa zientifikoa izango da Elhuyar Fundazioaren eskutik.

Zientzia.eus webguneak atal bat dauka: Zientzia-blogak. Bertan, ikertzaile, irakasle, zientzialari zein zientziazaleek euskarazko zientzia-edukiak publikatzen dituzten blogak txertatu ditzakete. Atal berri horren helburuetako bat zientziazale euskaldunon komunitatea indartzea izanik, ezin genuen alferrik galdu dibulgatzaileak fisikoki elkartzeko aukera.

Horregatik, umorezko bakarrizketa zientifiko laburrez osatutako ekitaldi bat antolatu dugu, Zientzia Astearen barruan. Oraingoz baieztatu ditzakegun hizlariak honako hauek dira:

  • Ibon Cancio
  • Idoia Torregarai
  • Irati Iciar
  • Itziar Urizar
  • Jesusmari Txurruka
  • Josu Lezameta
  • Josu Lopez Gazpio
  • Jone Uria

Ekitaldiaren izena eta lekua ez dira kasualitatea, Bergarako seminarioan isolatu bait zuten Elhuyar anaiek wolframa, euskal zientziak taula periodikoari egin dion ekarpena. Wolfram deuna jai giroan zientziaz gozatzeko aukera aparta izango da, eta denok gonbidatuta zaudete.

Info gehiago:

Wolfram Deuna izeneko bakarrizketa : Goiena 2015-11-06

azaroa, 2025

29urr(urr 29)11:56 am14abe(abe 14)11:56 am"Visiones cuánticas" (Ikuspegi kuantikoak)

03azaalldayalldayKuantikaren olatua surfeatzen

03azaalldayalldayFernando G. Baptista: Infografia zientifikoaren esploratzailea

05azaalldayalldayMateria miatzen, atomoz atomo

10azaalldayalldayKoloreen Kimika

11azaalldayalldayAdimen Artifizial Generatiboa: aplikazio espezifikoak negozio txikientzat

12azaalldayalldayIdeien Kimika. Unibertso kimikoaren azken muga

19azaalldayalldayGazte ikerlariak

abendua

29urr(urr 29)11:56 am14abe(abe 14)11:56 am"Visiones cuánticas" (Ikuspegi kuantikoak)

Social

Webgune honek cookieak erabiltzen ditu erabiltzaile esperientziarik onena izan dezazun. Nabigatzen jarraitzen baduzu, baimena ematen ari zara cookie horiek onartzeko eta gure cookie politika, sakatu esteka informazio gehiagorako.

ACEPTAR
Aviso de cookies
X