Erakusketa · Bailarako ikerlari gazteen poster zientifikoak
Gazte ikerlarien ikerketa-proiektuak formatu bisualean ezagutzeko erakusketa.
Bailarako gazteek zer ikertzen duten eta beren lanak gure eguneroko bizitzan zer eragin izan dezakeen ezagutzeko aukera eskainiko du (HI)! Ikerlari forumeko poster zientifikoen erakusketak. ZTB Jardunaldien 11. edizioaren baitan antolatu da erakusketa, eta aurtengo ardatzarekin bat egiten du: ikerketa.
Hamahiru ikerlari gaztek beren ikerketa-proiektuak aurkeztuko dituzte poster formatuan, modu bisual eta ulergarrian. Arlo askotarikoak jorratzen dituzte: adimen artifiziala eta konputazio kuantikoa, antibiotikoekiko erresistentzia, robot kirurgikoak, biologia konputazionala, immunologia, kimika organikoa, materialen ingeniaritza eta ibarbasoak, besteak beste. Guztiek ikerketa-zentro eta erakunde ezagunetan egiten dute lan, hala nola EHUn, IKERLANen, CIC bioGUNEn, Biogipuzkoan, NEIKERen, CFMn eta UNEDen besteak beste.
Erakusketak bi helburu nagusi ditu. Batetik, bailarako gazte ikerlarien lana ikusarazi eta aitortzea. Bestetik, herritarrak eta, bereziki, ikasleak zientziara gerturatzea, eta ikerketa etorkizuneko bide gisa erakustea. Sarrera doakoa da, eta ez da aurrez izena eman behar.
Parte-hartzaileak
| Ikerlaria | Erakundea | Gaia |
|---|---|---|
| Oihane Altube Urkia | EHU | Antibiotikoekiko erresistentzia |
| Usue Olatz Aspiazu Iturbe | EHU | Materialen ingeniaritza |
| Ane Blazquez García | IKERLAN | Adimen artifiziala eta konputazio kuantikoa |
| Itxaso Calbano Osinaga | Biogipuzkoa Osasun Ikerketa Institutoa | Robot kirurgikoak |
| Jon Irureta Barrena | EHU eta IKERLAN | Adimen artifiziala |
| Jokin Labaien Soto | IKERLAN | Adimen artifiziala |
| Janire Lamariano Merketegi | UNED eta Taia Laborategia | Kimika organikoa |
| Uxue Lazkano Dobao | CIC bioGUNE | Biologia konputazionala |
| Asier Mongelos Martínez | CFM eta EHU | Sentsore kuantikoak |
| Maitane Mujika Unamuno | NEIKER | Immunologia |
| Maider San Torcuato Labaien | Biogipuzkoa | Antibiotikoen erresistentzia |
| Irati Sanz Zubizarreta | EHU | Ibarbasoak |
| Ibai Sanz Zubizarreta | IKERLAN | 3D simulazio elektromagnetikoak |



