GAIA: EKONOMIA ZIRKULARRA
Erakusketa hau –“Hondakin jasangarriak: fikzioa ala errealitatea?”– bidaia interaktibo bat da; etxeko hondakinak berrerabiltzeko bidetik zehar garamatza eta hondakinak lehengai bihurtzeko benetako arrakasta-kasuak erakusten dizkigu. Erakusketa hiru eremutan dago banatuta. Lehen eremuan, gure egungo kontsumo-sistema lineala aldatu eta sistema zirkular bihurtzeko premiari buruz ikasiko dugu, horrela jasangarriak izatea eta ingurumena babestea lortuko baitugu. Bigarren eremuan, berriz, etxeko sei hondakin-mota berreskuratzeko prozesua ikusiko dugu: pilak, gailu elektriko-elektronikoak, ontzi arinak, pneumatikoak, oihalak eta olio erabilia. Azkenik, hirugarren esparruan, gure inguruko enpresa batzuek hainbat hondakin aprobetxatu eta hortik lortzen dituzten produktuak azalduko dizkigute.