IHES-GELA (escape room teknologiko-a)
Migel Altuna Institutuak, STEAM formakuntza sustatzeko, berdintasuna indartzeko eta emakumeen parte hartzea bultzatzeko duen konpromisoaren barruan, barneratuta ditugun genero-estereotipoak aldatzeko –bai STEAM arloetako ikasketetan baita lanbideetan ere–, Ihes-gela Teknologikoa antolatu du. Escape Room Teknologikoa erronka teknologikoz osatutako ihes-gela motako jolas bat da. Bertaratzen diren gazteak gela batetik irten ahal izateko kode bat lortu beharko dute, eta horretarako, erronka teknologiko ezberdinen aurrean (hidraulikoak, elektrikoak, pneumatikoak…) irtenbideak aurkitu beharko dituzte. Horrela, teknologia eskuartean izan eta ezagutzeko aukera izango dute.