asteartea, 12 azaroa, 2024
Ikusgai dago Laboratoriumen ‘Hondakin jasangarriak: fikzioa edo errealitatea?’ erakusketa

ZTB jardunaldien barruan kokatuta, azaroaren 3an zabaldu da ‘Hondakin jasangarriak: fikzioa edo errealitatea?’ erakusketa, eta 2023. urteko urtarrilaren 31era arte aldi baterako erakusketen gunean egongo da. Bergarako alkate Gorka Artolak eta Laboratoriumeko arduradun Rosa Errazkinek inaugurazioan egindako hitzartzeetan erakusketa egiteko ekarpena egin duten eragileen elkarlana nabarmendu eta hori eskertu zuten. Jasangarritasuna da aurtengo ZTB jardunaldietan lantzen ari den gai nagusiena.

Erakusketan parte hartu duten Susana Perezek, Industrias Mujikako Pedro Mujikak eta Jolaseko Iñigo Isastik eta kafeaECOko Adriana Uribesalgok ildo honetan egiten ari diren lanaren berri eman zuten, erakusketaren ibilbidea egitearekin batera.

Seinale askok uzten dute agerian gure bizimodua dagoeneko ez dela jasangarria: klima-aldaketa, kutsadura-tasak, baliabideen gehiegizko ustiapena, ur-eskasia… Hortaz, guztiok lehenbailehen hartu behar dugu geure gain eredu berri baterako trantsizioa: birziklatzean, berrerabiltzean, konpontzean eta berreskuratzean oinarritutako eredu baterako trantsizioa erronka eta betebeharra da guretzat.

Birziklatutako eta berrerabilitako etxeko hondakinetan zehar egindako sarrera-bidaia gisa planteatu da erakusketa hau, erakutsi nahi baitu posible dela ingurune naturala errespetatzen duen ekoizpen- eta kontsumo-eredu alternatibo batera aldatzea.

Berreskuratzeaz, berritzeaz eta konpontzeaz hitz egiten du erakusketak, ideia bakoitza areto batean landuta.

Laboratorium Museoaren ordutegia:

  • Asteazken eta ostegunetan 10:00etatik 14:00etara.
  • Ostiral eta larunbatetan 10:00etatik 14:00etara eta 16:00etatik 19:00etara.
  • Igandetan 10:00etatik 13:00etara.
  • Astelehen eta asteartetan itxita dago.

azaroa, 2024

04aza12:58 pm12:58 pmDigitalizazioa Euskal Herrian

05aza(aza 5)1:00 pm16ots(ots 16)1:00 pmThe Black Box (Kutxa Beltza) Erakusketa

06aza1:01 pm1:01 pmAdimen Artifiziala ezagutzen hasi: gure egunerokoan duen eragina ulertu

07aza1:03 pm1:03 pmBarnetegi Teknologikoa: ChatGPTren eta beste AA Sortzailearen tresna batzuen erabilera praktikoa

08aza1:05 pm1:05 pmAdimen Artifiziala dendetarako: zerbitzu hobea eta marketina errazagoa

11aza1:06 pm1:06 pmAA Sortzailea ezagutzen: Oinarriak, Arriskuak eta Erreminta Giltzarriak

13aza1:07 pm1:07 pmAurpegiaren ezagutza eta identifikazio biometrikorako beste modu batzuk: Erronkak eta Arriskuak

abendua

05aza(aza 5)1:00 pm16ots(ots 16)1:00 pmThe Black Box (Kutxa Beltza) Erakusketa

Social

Webgune honek cookieak erabiltzen ditu erabiltzaile esperientziarik onena izan dezazun. Nabigatzen jarraitzen baduzu, baimena ematen ari zara cookie horiek onartzeko eta gure cookie politika, sakatu esteka informazio gehiagorako.

ACEPTAR
Aviso de cookies
X