Gela batetik irten ahal izateko kodeak eskuratu behar izan dituzte gaur Ipintza ikastetxeko CPIko ikasleek. Erronka izan da, erronka teknologikoa nerabeontzat, eta gozatu dute ikasleek. Baita irakasleek ere.
Erronka teknologiko hauek batzuetan hidraulikoak izan dira, elektrikoak beste batzuetan eta baita pneumatikoa ere. Trebetasuna eta pazientzia erakutsi dute eta teknologia ezagutzeko parada ere bai. Eta jolasean, gazteek teknologiak gure egunerokotasunean duen eraginaz jolasean jabetuta antolatzaileen asmoa bete da.
Donostia International Physics Center-eko zuzendari Ricardo Diazen txanda
Punta-puntako hizlaria izango da Seminarixoan arratsaldeko 18:00etan: Donostia International Physics Center-eko zuzendari Ricardo Diaz, Materialen Fisika Zentroko ikertzailea (CSIC-UPV/EHU). Fisika kuantikoa guregarna hurbiltzeko aukera aparta.