Egileak: Felipe Uriarte eta Joxe Mari Rubio
Informazio gehiago:
- Gutenberg eta Edison barik, Rubio eta Uriarte / Goiena – 2016-11-25
Juaneloren asmazioa ezagutzera ematea
“Zientzia, Teknologia eta Berrikuntza” jardunaldien programaren baitan antolatutako jarduera da hau.
Bergarako herritar batzuek eskalan egin duten gailua, Juaneloren asmazioa alegia, ezagutzera emateko jarduera izango da.
Hainbat tresna eta tramankuluren erreplikak egin dituzte beraien tailerrean Felipe Uriartek eta Joxe Mari Rubiok.
Kasu honetan, Juanelo Turrianok, erregearen arkitekto, ingeniari eta erlojugileak, XVI. mendean ura igotzeko asmatutako sistema egin dute bergarar hauek.
Garai batean Toledo hirian erabiltzen zuten gailua da irudian ageri dena. Bertan, hirigunea ibaia baino gorago dagoenez, etxeetara ura modu errazagoan igotzeko balio zuen igogailua da honakoa.