Igandea, azaroa 17, 2019
Kontatu  gabeko  emakumeak  Artearen  Historian

NOIZ: Urriaren 29 eta 31 eta azaroaren 5 eta 7

HIZKUNTZA: Gaztelaniaz

ORDUA: 18:00 – 20:30

NON: Irizar jauregia

PUBLIKOA: Orokorra

Kontatu gabeko emakumeak Artearen Historian

Tailer honen helburua da Artearen Historian isilpean gelditu diren emakumeak agerraraztea. Lau saio izango dira: lehenengoan, errelato heteropatriarkalak dituen arrakalak estaliko ditugu; izan ere, iraganik ez badugu, ez dugu izango ez orainaldirik ezta etorkizunik ere.

Bigarren saioan, irudia lantzen duten hainbat artista eta talde ezagutuko ditugu; kalean zehar argazki-ekintzak egiten dituzte, eta espazio publikoa erabiltzean beraien lana politizatu egiten dute.

Azken bi saioetan aukeratuko dugu zein artista edo talde agerrarazi edo omendu nahi dugun; horretarako, irudiak bilatuko ditugu eta kale-ekintza artistiko bat egingo dugu.

NORK: 

Silvia Ayerra Muruzabal (San Martin Unx, Nafarroa, 1985) argazkigintza artistikoko eta arte plastikoetako teknikaria da. Formatzaile-lanetan aritzen da, historian zehar emakumea ikus-euskarri ezberdinetan nola irudikatu duten aztertzeko irudi-laborategiak eginez edo kaleko argazki-ekintzak garatuz. Artea –eta bereziki argazkigintza– erakustoki edo aretoetatik atera nahi du eta, horrenbestez, bere obrak espazio publikoan egiten edo jartzen ditu, zuzen-zuzenean edozein pertsona interpelatuz.

Bere lana transfeminismotik ikertu eta egiten du. Artxiboak euskarri gisa dituen aukerak arakatzen ditu, eta hura hackeatzen saiatzen da itsu-itsuan. Zinean arte-laguntzailearen lanak egin ditu honako film hauetan: Soinujolearen semea, Fernando Bernues zuzendariarena; Agur Etxebeste, Telmo Esnal eta Asier Altuna zuzendariena; eta Ventajas de viajar en tren, Aritz Moreno zuzendariarena. Oraindik orain, argazki finkoaren eta artearen zuzendaria izan da Chicas prepago film dokumental laburrean, Isabel Saez Perez zuzendaritzapean. Bere argazki-lanak erakusgai jarri ditu Iruñeko Opera galerian, Euskadiko hainbat ahalduntze-etxetan eta baita talde-erakusketetan ere –esaterako, El Mundo Ivaginario taldearekin, euskal artista feministen kolektiboarekin eta Artesturak Feministak edo Zas Kultur (Gasteiz) taldeekin–.

Zure iritzia hemen:

Izena eman!!

Ondoko ekitaldietan izena eman behar da:

  • Urriak 29-31 eta azaroak 5-7  “kontatu gabeko emakumeak Artearen Historian”
  • Azaroak 8 “Saca rendimiento a tus datos: analiza y comparte información en tiempo real con Power BI” Barnetegi teknologikoa – Ines Pascual Iglesias
  • Azaroak 8 “Jornada sobre economía circular” Aitor San Francisco
  • Azaroak 9-10 “Ilustrazio botanikoko tailerra
  • Hezkuntza eskaintza:
    • Urria osoa – Unitate didaktikoa / astelehenetik ostiralera “Argia piztu: Zientziaren sorrera Euskal Herrian
    • Urriak 28 “Mitologia, kultura eta artea elementu kimikoen taula periodikoan” Hitzaldia – Pascual Roman Polo
    • Urriak 9,10,11 “DNA moztu-itsasi eta buala! Zelula transgenikoak sortuko ditugu” Tailerra

 

  • Wolfram Encounter Azaroak 9 larunbata ( hau beste formulario honetatik egin behar da >> izena eman)

Izena emateko:

laboratorium@bergara.eus edota 943 76 90 03

azaroa, 2019

29urr(urr 29)5:29 pm10aza(aza 10)5:29 pmEboluzioa: Dinosauroetatik hegaztietara

04aza11:00 am11:00 amPlaneten bila Kanpo Eguzki Sisteman

05aza3:00 pm3:00 pmWolfram Deuna: Umorezko bakarrizketa zientifikoak

06aza9:35 am9:35 amLortu ezazu zure negoziorako benetan nahi duzuna, pnl teknikak erabiliz (programazio neurolinguistikoa) (Copy)

06aza3:03 pm3:03 pmCruz Gallástegui: Introductor de la mejora genética

06aza3:05 pm3:05 pmFiguras Ocultas filma

07aza3:06 pm3:06 pmEmakume zientzialariei buruzko lehiaketa

07aza3:08 pm3:08 pmPlastikoak eta mikroplastikoak itsasoan

08aza3:09 pm3:09 pmZure datuei etekina ateratzen: Aztertu eta partekatu informazioa denbora errealean Power BI erabiliz

08aza3:11 pm3:11 pmEkonomia zirkularrari buruzko jardunaldia – Uned bergara / impact hub donosti

08aza3:13 pm3:13 pmTaula Periodikoa: Unibertsoa osatzen duten elementuak

09aza3:15 pm3:15 pmWolfram Encounter topaketa

09aza(aza 9)3:17 pm10(aza 10)3:17 pmIlustrazio botanikoa

abendua

No Events

Social

X