ostirala, 9 urria, 2026
Material Berrien arrakasta muturreko klima baldintzetan

NOIZ: 2026ko azaroaren 12an

ORDUA:

NON: UNED Aretoan

HIZKUNTZA: Euskaraz

HIZLARIA: Usue Olatz Aspiazu Iturbe

GAIA: Materialen Ingeniaritza

 

HIZLARIA: Usue Olatz Aspiazu Iturbe

Munduan gero eta pertsona gehiago bizi gara eta daukagun bizimoduak gero eta energia gehiago kontsumitzera garamatza. Gainera, etengabeko gorakadan dugun energia kontsumo guztiari modu jasangarri baten erantzutea oso erronka handia da (Yolcan, 2023). Energia berriztagarrien artean indar gehien duenetariko bat energia eolikoarena da, baina, hau kantitate handietan lortzeak duen arazoetako bat, besteak beste, horretarako behar den lur-sail azalera handia da. Lurraren azaleraren % 70 inguru ura dela kontuan izanik, planta eolikoak itsasora eraman dira, baina aldaketa hau egitea ez da tribiala. Itsasoak ere bere arazoak dakartza, esaterako, muturreko klima baldintzak, instalazioaren egituran, efizientzian eta segurtasunean eragiten dutenak (Battisti et al., 2006). Lan honek egoera hori aztertzen du eta arazoari aurre egiteko bide desberdinak planteatzen ditu, gaur egun daudenak aztertu eta bide berriak proposatuz.

urria, 2026

No Events

azaroa

No Events

Social

X