Enpresei zuzendutako barnetegi teknologikoa izan da gaur Miguel Altunan. MetAClass Academyko Jorge R. López Benito eta Enara Artetxe izan dira hizlari. Barnetegiaren helburua izan da Metabertsoaren oinarriak, kontzeptuak, irismen-ahalmena eta aukerak aztertzea; Metabertsoa zer den ulertzea, unibertso birtual berri honen parte diren teknologia konbergenteak ezagutzea eta “internet berri” harrigarri honen negozio-aplikazio berriak zeintzuk izango diren jakitea. Horrela, jardunaldiaren amaieran, publikoa gai izan dadin estrategia bat diseinatzeko eta bere produktu edo zerbitzu berriak Metabertsoan birtualki aurkezten hasteko.
Horretarako azaldu dute Metabertsoa eta interneten bilakaera, eta negozio-aukerak izateko zein aplikazio sektorialak eta merkatu-hobiak dauden, produktuaren eta marka-estrategiaren garrantzia (branding) Metabertsoan, enpresaren posizionamendua nola lortu, estrategia nola garatu eta ibilbide-orria nola gauzatu. Guztia hainbat adibide zehatzen laguntzaz.