HIZLARIA: Iker Badiola

Hitzaldi honetan gure gorputzak kanpotik datozen erasoei zein gorputz barnean sortzen diren zelula akastunei nola aurre egiten dion azalduko da lehengo zatian. Ondoren, minbiziaren kasuan gertatzen diren mekanismoak eta zergatik minbizia gai den immunitate-sistemari iskin egiteko ikusiko dugu eta azkenik gaur egun garatzen ari diren immunoterapien berri emango da.
HIZLARIA: Iker Badiola
Iker Badiola Biologia Zientzietan lizentziatu zen 2001ean, eta 2007an doktoregoa lortu zuen EHUn. Gaur egun, unibertsitate horretako Medikuntza eta Erizaintza Fakultateko irakasle osoa da, eta 2024tik EHUko Kultura Zientifikoko Katedraren zuzendaria.
Ikerketari dagokionez, gibeleko metastasiari aurre egiteko terapia berriak garatzen dihardu. Artikulu zientifiko ugari argitaratu ditu, patente baten sortzailea da eta Histologiari buruzko lau liburu idatzi ditu.
Bere ibilbidean hainbat sari jaso ditu, besteak beste, 2006an Japoniako ISCHS kongresuan ikertzaile gazte onenari emandakoa eta 2019an Galiziako Zientzien Errege Akademiaren Ernesto Viéitez saria, gibeleko metastasiaren aurkako terapia baten garapenagatik.
Ikerketaz gain, eskarmentu handia du zientziaren dibulgazioan. Komunikabideetan kolaboratu izan du, eta El cangrejo de Troya dibulgazio-liburuaren egilea da. Liburu horretan, minbiziaren oinarri zelular eta molekularrak azaltzen ditu, ezagutza zientifikoa gizartera hurbiltzeko helburuarekin.



