BARNETEGI TEKNOLOGIKOA
Nola atera balioa enpresa industrial batek eskuragarri dituen datu-kopuru gero eta handiagoetatik, era praktikoan.
Aro digital honetan, datu-iturriak biderkatu egin dira, baita datuen kopurua eta izaera ere enpresetan. Itzelezko hazkundea izan dutenez, eta haietatik balioa lortzeko kontsultatzeko moduak daudenez, datuok prozesatzea eta aztertzea ezinbestekoa bihurtu da enpresen lehiakortasuna areagotzeko orduan. Gero eta gehiago entzuten ari dira enpresetan honelako moduko kontzeptuak: datu-azterketa, machine learning, big data edo business intelligence. Jardunaldi honetan azalduko digute zer dagoen horietako kontzeptu bakoitzaren atzean, enpresetako adibide errealak jarrita, eta bukatzeko tailer praktiko motz bat egingo dugu, erreminta zehatz bati buruz lanketa eginez.
Gaur egun, datu horiek ezinbestez aztertu eta ulertu behar dira. Datuak informazio bihurtu behar ditugu, eta gero informazio hori ezagutza bihurtu; eta ezagutza horrekin optimizatu ahal izango dugu erakundean erabakiak eraginkortasunez eta asertibitatez hartzeko prozesua.
Batzuetan, datuak aztertzeko tresnak konplexuak dira, edo kostu handikoak, eta kanpoko laguntza teknikoa behar izaten da. Guk behar dugu autokontsumoko tresnak edukitzea, datu-azterketak automatizatu ditzaketen tresnak; datu egituratuak edo desegituratuak izan (barnekoak edo kanpokoak), datu-iturri askotarikoak batu, araztu, eraldatu eta informazio bihurtuko dituzten tresnak; eta informazio egitaratua lortu, enpresan zuzenean ustiatzeko edo, bestela, informazio hori aztertu, eraldatu eta enpresarako ezagutza bihurtzeko.
Negozio-adimena –Business Intelligence– faktore estrategikoa da enpresa batean, lehiakortasun-abantailak sortu ditzakeelako, informazio pribilegiatua ematen baitu ohiko arazoen aurrean erantzuteko: kontrol finantzarioa, kostuen optimizazioa, bezeroen eta hornitzaileen azterketa, produktuen edo makinen errentagarritasuna, akatsen kudeaketa, nazioarteko ikuspegia…
Helburua
Enpresa baten datuak aztertzea, datuak bistaratzeko tresna bat erabilita (Power BI), eta txosten grafiko aurreratuen lanketa automatizatzea, eta horiekin arriskuak antzeman, datuak segmentatu, aginte-koadroak era errazean diseinatu, informazioa erakundeko gailu ezberdinetan argitaratu eta partekatu.
Norentzat
Edozein sektoretako profesionalak (gerenteak, zuzendari finantzarioak, administrariak…), baldin eta interesa badute negozio-datuen gainean erabaki eraginkorrak neurtu, monitorizatu eta hartzeko, eta horrela prozesuen errendimendua hobetu, txosten aurreratuak eta aginte-koadroak diseinatuz eta garatuz.
Egitaraua
Datuak aztertzeko teknikak
- Datu kualitatiboak eta kuantitatiboak
- Azterketa-motak
- Mota ezberdinetako proiektuen adibideak
Datuak bistaratzea Power BI tresnarekin
- Datuen eredu oso bat garatu
- Datuen jatorriak
- ETL – Datuak eraldatu
- Ereduan erlazioak txertatu
- Dashboard bat diseinatu