HIZLARIA: Maider San Torcuato (Koordinatzaile Zientifikoa Biogipuzkoa OIIn)

Hitzaldi honen bidez Biogipuzkoa Osasun Ikerketa Institutuak RaDAR-PPI proiektuan izandako parte-hartzea partekatuko da publikoarekin. Mikrobioen aurkako erresistentzia (AMR) gizarte-erronka garrantzitsua eta gero eta handiagoa da, non bakterioek, birusek, onddoek edo parasitoek ez dieten erantzuten antimikrobianoei (gaixotasun infekziosoak prebenitzeko eta tratatzeko erabiltzen diren sendagaiak). RaDAR proiektuak Europako osasun-eragile erosleak batu ditu, non antimikrobianoen erresistentzia azkar detektatzeko eta modu eraginkorrean kontrolatzeko soluzio berritzaileak eskuratu diren berrikuntzaren erosketa publikoaren bitartez. Gainera, proiektutik eratorritako metodologia eta esperientziekin gure inguruko behar klinikoak identifikatzeko eta asetzeko praktika barneratu da, antimikrobianoen erresistentziaren testuingurutik haratago hedatuz.



