Asteartea, uztaila 17, 2018
Parte-hartze  handiagoa  eta  bidelagun  gero  eta  gehiago  Zientzia  Teknologia  eta  Berrikuntza  jardunaldietan

Parte-hartze handiagoa eta bidelagun gero eta gehiago Zientzia Teknologia eta Berrikuntza jardunaldietan

Bukatu dira Bergarako Udalak antolatzen dituen Zientzia Teknologia eta Berrikuntza jardunaldiak eta emaitza oso ona eman dute inongo zalantzarik gabe.

Aurtengo edizioan are eta bidelagun gehiago batu dira ekimenera, eta ekimen honek jada Debagoienetik salto egin du. Oihartzuna izan du Euskal Herriko hedabide askotan, eta Euskal

du dizkigun Donostia International Physics Center erreferentziazko gunea. Horiei guztiei eskerrak eman nahi dizkiegu.

Herri mailako eta Espainiako Estatuan zientzian eta berrikuntzan erreferente diren hainbat erakunde eta eragile alboan izan dira. Eta elkarlan horrek guztiak oso emaitza esa

 

nguratsuak eman ditu. Horien artean, ezin aipatu gabe utzi jardunaldiei hasiera eta bukaera emateko ardura hartu duen Jakiunde. Eta, baita ere, bere ateak zabal

 

Jardunaldietako ekintzatan parte-hartzea oso altua izan da, salbuespen bakanen batekin; eta aurten ere ikusle eta entzuleek jakinmin eta interes handia erakutsi dute, galderak eginez eta parte hartuz. Herritarrekin jarraituta, nabarmentzekoa da, baita ere, hainbat herritarrek jardunaldietarako propio hartzen dute lana, beraien jakinduria eta ezagutza zabalduz. Horiei ere eskerrik beroenak.

Aurtengo aldaketei dagokionez, apustu erabakigarria izan da gazteei zuzendutako erakusketa eta tailerretako batzuk eskola orduetara bideratzea, emaitza are eta hobeak eman dituelako.

Eta gazteen esparrua alboratu gabe, nabarmentzea baita ere Wolfram Encounterrak urtez urte gero eta harrera hobea izaten duela. Aurtengo edizioan iazko parte-hartzea bikoiztu egin da, 100 pertsonetik gora parte hartu dute.

Era berean, aurten jardunaldietan emakumearen presentzia are eta gehiago indartu da. Hala, emakumeek hainbat hitzaldi gidatu dituzte; Emakunderekin eta .eus Fundazioarekin batera ‘Non dago emakumea ingurune digitalean’ mahaingurua antolatu da; eta ekitaldi guztietan emakumeek pisu nabarmena izan dute. Modu horretan, emakumeek zientzia, berrikuntza eta teknologia alorretan egiten duten lana ere ikustarazi nahi izan da.

uztaila, 2018

No Events

abuztua

No Events

Izena eman!!

Ondoko ekitaldietan izena eman behar da:

-Barnetegi teknologikoa “Zibersegurtasuna” – Azaroak 2

-Wolfram Encounter

-Mahai ingurua “Non dago emakumea ingurune digitalean” – Azaroak 8 / Autobus ibiltaria plazan

-Robotika tailerra , 2 saio – Azaroak 12

-Nanozientzia tailerra –Azaroak 11

>> Izena eman nahi dut

Social

X