larunbata, 27 apirila, 2024
Plastikoak eta mikroplastikoak itsasoan

EGUNA: Azaroak 7

ORDUA: 19:00

LEKUA: Irizar jauregia

PUBLIKOA: Orokorra

HIZKUNTZA: Gaztelania

Plastikoak eta mikroplastikoak itsasoan

Azken urteetan, gero eta kezka larriagoa sortzen ari zaigu ikustean plastiko-hondakin ugari ozeanoetan metatzen, eta batez ere mikroplastikoak direnean, hau da, egunero erabiltzen ditugun plastiko-mota ezberdinak ingurumenean hondatzerakoan sortzen diren plastiko-zati oso txikiak –mikra batetik hamarkada batzuen milimetrorainokoak–.

Hitzaldi honetan ikusiko dugu nolakoa izan den material berri hauen ekoizpena, mundu mailan; nola sortu ziren Bigarren Mundu Gerraren ondoren, zeintzuk diren horien hondakinak kudeatzeko estrategiak, nondik eta nola bukatzen duten itsasoan, eta zer nolako kalteak eragin ditzaketen itsasoko bizitzan eta, elikatze-katearen bidez, baita gugan ere.

HIZLARIA: Juan Jose Iruin (Yanko) (Donostia, 1952), Zientzia Kimikoetan lizentziatua (1974) Zaragozako Unibertsitatean, eta Zientzia Kimikoetan doktorea (1979) Euskal Herriko Unibertsitatean. 1991tik 2016ko irailean erretiratu zen arte, Kimika Fisikoaren katedraduna izan da Euskal Herriko Unibertsitateko Gipuzkoako campusean.

Hemeretzi doktore-tesi zuzendu ditu eta 132 artikulu SCI argitaratu ditu, denak polimeroen (plastikoen) zientziari eta aplikazioei lotuta. Gai berberari buruzko bi liburu idatzi ditu.

American Chemical Society (ACS) elkarteko kide da, bai eta Espainiako Kimikaren Errege Sozietatekoa ere. Material Polimerikoen Institutuko (POLYMATeko) sortzaile-kide eta zuzendariorde izan da (1999-2013), Espainiako Kimikaren Errege Sozietateko Polimerotan Espezializatutako Taldeko presidentea (1992-1996), Euskal Herriko Unibertsitateko Ikerketa Batzordeko kide (1999-2002) eta INASMETeko (egun, TECNALIA) Patronatuko kide (2006-2011).

Azken hamabost urteetan, lanbide akademikoarekin uztartuta, zientzia hedatzeko dibulgazio-lanak ere garatu ditu, hitzaldiak emanez hainbat unibertsitate, erakunde, udako ikastaro, kultur elkarte, enpresa-elkarte eta abarretan. 2006. urtetik hona, Kimikaren dibulgaziorako blog bat argitaratzen du (El Blog del Búho) eta baita lankidetzan aritu ere  Naukas-en.

Webgune honek cookieak erabiltzen ditu erabiltzaile esperientziarik onena izan dezazun. Nabigatzen jarraitzen baduzu, baimena ematen ari zara cookie horiek onartzeko eta gure cookie politika, sakatu esteka informazio gehiagorako.

ACEPTAR
Aviso de cookies
X