astelehena, 9 abendua, 2024
Robotika Inklusiboa eta Adimen Artifiziala komunitate osoaren onerako: erronka etikoa
  • DATA: Urriak 27
  • ORDUA: 10:00
  • TOKIA: Seminarixoa (Bergara)
  • HIZLARIA: Txetxu Ausin
  • HIZKUNTZA: Gazteleraz

HIZLARIA: Txetxu Ausin

Zientzialari titularra da CSICeko Filosofia Institutuan (GEA, Etika Aplikatuko Taldea). Filosofian doktorea –Euskal Herriko Unibertsitatean izendatua (aparteko saria lortuta)–, irakasle gonbidatua da hainbat unibertsitatetan bai eta kolaboratzailea ere Globernance Gobernantza Demokratikoaren Institutuan. Hona hemen bere lan-arloak: etika publikoa, bioetika, giza eskubideak eta teknologia disruptiboen filosofia. [Ekonomia Lankidetza eta Garapenerako Antolakundearen barruan, aditu-talde honetako kide da: OECD Expert Group on Research ethics and new forms of data for social and economic research]. Gai horiei buruzko hainbat lanen editore edota egile da eta etika aplikatuei buruzko DILEMATA aldizkari elektronikoaren sortzaile [www.dilemata.net]. Gaur egun, INBOTS CSA network erakundeko ikerketa-talde hauetako partaide da: Inclusive Robotics for a better Society, EXTEND: Bi-directional Hyper-connected Neural System, BIODAT: Osasun-datuak eta COVID-19rako triaje eta kokapen algoritmoetan alborapenak (sesgoak) detektatzea eta ezabatzea [BBVA Fundazioa]. Eusko Jaurlaritzako Etika Publikorako Batzordeko kide independentea eta Euskal Herriko Etika Klusterreko eta Ikasketa Juridiko eta Sozialetarako Fundazioko (EJYS Fundazioa) patronatukide; kolaboratzaile da, halaber, CSIC Fundazio Nagusiaren barruan Zahartzeari buruzko Adituen Batzordean, bai eta ESPACYOS Sarean ere (Ekintzarako, Zainketetarako eta Gizarte Behaketarako Etika Salubrista).

AZKEN ARGITALPENAK:

* “Vulnerability and Care as Basis for an Environmental Ethics of Global Justice”. In B. Rodríguez López et al. (editoreak), Rethinking Vulnerability and Exclusion, Palgrave Macmillan, 2021: 67-82. DOI: más información >>

* “Ética y protección de datos de salud en contexto de pandemia: una referencia especial al caso de las aplicaciones de rastreo de contactos” (Belén Andreu-rekin batera), Enrahonar, 2020, 65: 47-56. más información >>

* “Neuroderechos: Derechos humanos para las neurotecnologías” (Ricardo Morte-rekin eta Aníbal M. Astobiza-rekin batera). Diario La Ley, 43. zk.a, Ciberderecho sekzioan, 2020ko urriaren 8, Wolters Kluwer:

más información >>

* “Un marco ético-político para la robótica asistencial” (hauekin batera: Manuel Aparicio, Mario Toboso, Aníbal Monasterio Astobiza, Ricardo Morte, Daniel López). ArtefaCToS. Revista de estudios de la ciencia y la tecnología, 8 -1(2019): 97 – 117. DOI: más información >>

* “Bringing inclusivity to robotics with INBOTS” (hauekin batera: Monasterio. A., Toboso, M., Aparicio, M., López, D., Morte, R., Pons, J.). Nature Machine Intelligence, Vol. 1, April 2019, 164. DOI: más información >>

Robotika Inklusiboa eta Adimen Artifiziala komunitate osoaren onerako: erronka etikoa.

Bai robotika, bai garunaren eta makinaren arteko interfazeak, bai adimen artifiziala, bai datu masiboen zientzia, abiadura handian garatzen ari diren teknologien parte dira eta gizartea eraldatzeko ahalmen izugarria dute. Aukera oparoak zabaltzen dizkigute hainbat alorretan (hala nola, medikuntzan, garraioan, zaintzan, administrazioan…), baina aldi berean oso galdera garrantzitsuak ere planteatzen dituzte. Gure errealitatea eta gure bizitza dagoeneko sistema sozioteknikoen modura eratuta daude; gaur egun, elkarrekin dihardugu, denok denekin, pertsonek, gailuek, datuek, algoritmoek, robotek. Gizakiek, robotek eta adimen artifizialak elkarren artean jardutean, horrek azkartu egiten du gure konfigurazioa eta gure autoulermena; hau da, gizakien eta teknologiaren arteko mugak lausotuz doaz eta orain gizakiok artefaktuekin lan egiten dugu giza adimenaren eta adimen artifizialaren arteko sinbiosi moduko batean. Horrenbestez, robotika eta adimen artifiziala teknologia disruptiboak dira, sakon eraldatzen baitituzte sistema ezberdinak –sistema sozialak, ekonomikoak nahiz naturalak–, eta horren heinean aldatu egiten dituzte ez bakarrik objektuak, baita ohiturak, jokabideak eta harremanak ere.

Robotak eta adimen artifiziala ez dira jada mito zaharren edo folklore herrikoiaren protagonista, ezta zientzia fikzioaren edo zinemaren objektu esklusiboa ere. Eta kezkatuta gaude, ez dakigu ondo ea horiek lagungarri izango ditugun ala mehatxua izango diren. Bizitza edo adimen artifiziala sortu ahal izate horrek geure buruarekin aurrez aurre jartzen gaitu; ispilu baten aurrean kokatzen gaitu, geure buruari begira, guk geure argi-itzaletatik ikas dezagun.

Eta jakin badakigu tresna teknologikoek balioak daramatzatela txertatuta, politika dutela, ez direla neutralak. Horregatik, behar-beharrezkoa da teknologia horiei buruzko analisi etikoa egitea eta, horrela, saihestu nahi ditugun arriskuak identifikatu eta, diseinutik bertatik abiatuta, sustatu nahi ditugun balioak txertatu, bereziki inklusibotasuna eta komunitate osoaren onerako norabidea. Etika oso tresna boteretsua da herritarren ahalduntze teknologikoari begira; izan ere, etikak prebenitu ditzake robotikak, datuen zientziak eta adimen artifizialak sor ditzaketen bidegabekeria algoritmikoak (diskriminazioa, profilamendua, alborapenak), aldi berean beharrezkoa den kontratu “teknosozial” berri bat bultzatuz.

ztb bergara

abendua, 2024

05aza(aza 5)1:00 pm16ots(ots 16)1:00 pmThe Black Box (Kutxa Beltza) Erakusketa

urtarrila

05aza(aza 5)1:00 pm16ots(ots 16)1:00 pmThe Black Box (Kutxa Beltza) Erakusketa

Social

Webgune honek cookieak erabiltzen ditu erabiltzaile esperientziarik onena izan dezazun. Nabigatzen jarraitzen baduzu, baimena ematen ari zara cookie horiek onartzeko eta gure cookie politika, sakatu esteka informazio gehiagorako.

ACEPTAR
Aviso de cookies
X