osteguna, 15 urria, 2026
STEAM-KOIN Komunitatea Indartuz

TOKIA: Miguel Altuna Lanbide Heziketa

IZEN-EMATEA: 943 89 92 72 / 943 89 92 73 (MAI)

PUBLIKOA: DBH3ko ikasleak

NOIZ: ikasturte osoan

PREZIOA: DOHAINIK

STEAM-KOIN (STEAM Komunitatea Indartuz) proiektuaren helburua STEAM formazioa sustatzea, STEAM lanbideak ikusaraztea eta lanbideei loturiko genero-estereotipoak apurtzea da. Hau da, ikasleak, neskak zein mutilak, industriara eta STEAM arloetara hurbiltzea.

Proiektuaren bidez, DBHko ikasleei industria-sektoreak eskaintzen dituen lan-aukerak ezagutarazten zaizkie, sektorearen inguruko ikuspegi errealista eta positiboa sustatuz. Horretarako, enpresetarako bisitak eta jarduerak bultzatzen dira, ikasleek industria modernoa zuzenean ezagut dezaten.

Azken batean, STEAM-KOINek ikasleen bokazio teknikoak sustatu, industriarekiko estereotipoak apurtu, emakumeen eta gutxi ordezkatutako taldeen parte-hartzea bultzatu eta ikastetxeen eta eskualdeko enpresen arteko harremanak indartu nahi ditu, etorkizuneko industria inklusiboago, jasangarriago eta teknologikoago baten bidean.

*Zer da STEAM? STEAM siglek bost diziplina identifikatzen dituzte: Zientzia (Science), Teknologia, Ingeniaritza (Engineering), Artea eta Matematikak.

0 Comments

Leave a Comment

urria, 2026

No Events

azaroa

No Events

Social

X