The Black Box (Kutxa Beltza) Erakusketa
Adimen artifiziala (AA) gure garaietako berrikuntza teknologiko eraldatzaileenetako bat da. Datu kopuru handiak aztertzeko, horietatik ikasteko eta erabaki autonomoak hartzeko gai denez, gure eguneroko bizitzako hainbat alderdi iraultzen ari da, industriatik eta hezkuntzatik hasi eta garraio eta aisialdiraino.
Horren oinarriak ezagutuz gero, aukera izango dugu onurak eraginkorrago aprobetxatzeko eta AAk dakartzan aldaketetarako prest egoteko. Hala ere, aldi berean, dilema eta erronka etiko garrantzitsuak ere planteatzen ditu.
Datu pertsonalak prozesatzeko eta aztertzeko duen gaitasunak galdera larriak sortzen ditu pribatutasun eta segurtasunari buruz. Beste gai kritiko bat da enpleguan duen eragina; izan ere, automatizazioaren ondorioz lanpostu batzuk desagertu daitezke eta horrek egokitzapen handiak eskatuko ditu lan-esparruan.
Black Box erakusketa-modulu bat da. Helburua da jendeak ikas dezala eta kontzientzia har dezala adimen artifizialaren alderdi nagusienei buruz, zeintzuk diren bere aplikazio praktikoenak bai eta sortzen dituen dilema etikoak ere.
Kutxa beltz bat da eta bertan gonbidatzen gaituzte AA esploratzera, harekin interaktiboki aritzera eta hari buruz hausnartzera: zein eginkizun duen gure munduan, zein aukera handiak dituen, bai eta zeintzuk diren bere arrisku potentzialak ere.
Laboratoriumeko moduluan proposatzen da lau gai funtsezkotan sakontzea:
- HERRITARRAK-HERRITARTASUNA
- EGUNEROKOA
- IRAUNKORTASUNA
- INDUSTRIA
Moduluko erantzunak AA berak sortuko ditu; kasu bakoitzean desberdinak izango dira, ikusleak nola elkarreragiten duen arabera.
HELBURUAK:
Gure eguneroko bizitzan AA integratzeak dakartzan onura eta erronkei buruzko eztabaida eta hausnarketa sortu nahi dugu. Nola eragiten ari den gaur egun eta nola eragin dezakeen etorkizunean herritarrengan eta industriarengan.