osteguna, 18 apirila, 2024

Etikaren eta aurrerapen teknologien kontrolaren inguruan aritu da Filosofian doktore Txetxu Ausin gaurko hitzaldian. Ausin zientzialari titularra da CSICeko Filosofia Institutuan (GEA, Etika Aplikatuko Taldea). Irakasle gonbidatua ere bada hainbat unibertsitatetan bai eta kolaboratzailea ere Globernance Gobernantza Demokratikoaren Institutuan.

Gazteak eta Goienagusiko kideak izan dira entzule nagusiak, jardunaldien antolatzaileen helburua ere badelako belaunaldien arteko harreman sustatzea.

Ausinek “Robotika Inklusiboa eta Adimen Artifiziala komunitate osoaren onerako: erronka etikoa” hitzaldia eman du eta aurrerapen teknologikoen kontrolaren inguruko gogoeta egiteaz gain, nabarmendu du teknologia horien alderdi etikoa oso kontuan hartzeko gaia dela. Kontrol automatizatuak egunero egundoko datu pilaketa egiten du informazio oso baliotsua hartuz. Horregatik defendatu du norberaren pribatutasuna zaintzea altxorra dela. “Pribatutasuna boterea da” esan du irakasleak, norberak bere burua babestu egin behar duela zeren “gai honetan ez baitago epailerik”.

Egun informazio horren kontrolaren inguruan dagoen hutsunea dela eta, “kontrol horren erantzukizuna erakunde publikoena beharko lukeela izan” azpimarratu du Ausinek.

Entzuleek pertsona helduen zaintzarako aplikatzen hasi diren sistema robotizatuen inguruan azaldu dute kezka galderen bitartez.

Etzi, hilak 29, “Ilustraciencia 7” erakusketaren inaugurazioa izango da arratsaldeko 18:00etan Aroztegia aretoan

Webgune honek cookieak erabiltzen ditu erabiltzaile esperientziarik onena izan dezazun. Nabigatzen jarraitzen baduzu, baimena ematen ari zara cookie horiek onartzeko eta gure cookie politika, sakatu esteka informazio gehiagorako.

ACEPTAR
Aviso de cookies
X