Elena Lete Alkateak eta Jesus Ugalde Jakiundeko ordezkariak ZTB Jardunaldiak aurkeztu dituzte.
Alkateak Bergarak zientzia, berrikuntzan eta dibulgazioan lotura duela aspalditik eta lanean jarraitzen duela adierazi du.
Aurtengoan ere programa oso aberatsa, gai zabalak eta disziplina askotakoak biltzen dituela.
Urtez urte ere partaidetza gehitzek doa bai antolatzaile, erakunde eragileak eta publiko aldetik.
Emaitzak ere ikusgarriak dira eta eskertu du lorpen horretan bidelagun diran guztiak.
Jesus Ugaldek berriz, oso pozik izaten dela Bergarako ekitaldietako partaide eta parte izaten jarraitzeko disposizioa ere eskaini du.
Bere hitzaldiak Ibilbide interesgarria eskaini du, programa osotasunean goraipatu du eta bertako ekitaldi batuk gomendatu ditu:
Exomars Martera misioa eta Pascual Roman Poloren hitzaldia ere.
Publiko ugari hurbildu da ekitaldira eta gustura entzun dute bertan esandakoak.