larunbata, 27 apirila, 2024
Wolfram Encounterraren txapelketaren finala, ZTBren baitan

Wolfram Encounterraren txapelketaren finala ospatu dugu Bergaran, ZTB jardunaldien baitan, eta The Fans taldea izan da irabazlea. Txapelketaren lehenengo fasea etxetik jokatu da (jokalariek internet bidez parte hartu dute), eta fase finala aurrez aurre ospatu da azaroaren 4an, Bergarako Zabalotegi aretoan.

Talde irabazlearen kide bakoitzak bideojokoetarako 50 euroko diru-txartela jaso du. Finala Twitch bitartez igorri da Game Erauntsia Elkartearen kanalean, elkarteko kideek egindako jarraipenarekin. Gainera, txapelketa osoa euskaraz jokatu da, eta antolatzaileen mezuak eta informazioa euskara hutsean zabaldu dira.

0 Comments

Leave a Comment

Webgune honek cookieak erabiltzen ditu erabiltzaile esperientziarik onena izan dezazun. Nabigatzen jarraitzen baduzu, baimena ematen ari zara cookie horiek onartzeko eta gure cookie politika, sakatu esteka informazio gehiagorako.

ACEPTAR
Aviso de cookies
X