larunbata, 27 apirila, 2024
Wolfram Encounter

Wolfram Encounter

Wolfram 2023 CS2 txapelketa

 

Counter-Strike-2 (CS2) bideojokoaren (2, 3, 5) kideko taldekako txapelketa antolatuko da Wolfram Encounterraren egitarauan. Txapelketaren lehenengo fasea
etxetik jokatuko da (jokalariek internet bidez parte hartuko dute), eta fase finala aurrez aurre lehiatuko da azaroaren 4an, Bergarako Zabalotegi aretoan. Izen-ematea irailaren 18an irekiko da eta informazio guztia ZTBko webgunean argitaratuko da irailean.

Noiz:

  •  Izen-ematea: irailaren 28tik urriaren 11ra
  •  Lehen fasea: urriaren 21a (Datak molda daitezke parte-hartzaileen kopuruaren arabera)
  •  Aurrez aurreko finala: azaroaren 4an, 18:00etan

Sariak: Bideojokoetarako 50 euroko diru-txartela, talde irabazlearen kide bakoitzarentzat

Non:

Bergarako Zabalotegi aretoa (aurrez aurreko ekitaldia)

Hartzaileak: Euskal Herriko bideojokozaleak

Bergara bloketan, Minecraft eraikuntza‑proiektua

 

Minecraft bideojokoa erabilita Bergara eraikiko da horretarako bereziki prestatutako zerbitzari batean. Etxetik konektatu eta norberak bere sormena eta eraikitze abilezia erakusteko aukera izango du, Bergarako eraikin esanguratsuenak sortuz urriaren 2tik 31ra.

Saria: Bideojokoetarako 50 euroko diru-txartela zozkatuko da parte-hartzaile guztien artean.

Tokia: Bergarako Zabalotegi aretoa (eraikuntzen erakusketa)

Datak:

  • Eraikitzea: urriaren 2tik 31ra
  • Eraikinen erakusketa: azaroaren 4an, 17:00etan

Hartzaileak: Euskal Herriko bideojokozaleak

Webgune honek cookieak erabiltzen ditu erabiltzaile esperientziarik onena izan dezazun. Nabigatzen jarraitzen baduzu, baimena ematen ari zara cookie horiek onartzeko eta gure cookie politika, sakatu esteka informazio gehiagorako.

ACEPTAR
Aviso de cookies
X