Asteazkena, abuztua 15, 2018
2016an  Wolfram  Encounter  lehiaketan  irabazleak

Wolfram Encounter lehiaketan herriko jokalariak onenen artean

Bideo jokoen txapelketa, Wolfram Encounter, egin dute asteburuan Aranzadi ikastolako kiroldegian. Hiru jolas edo modalitatetan jardun dute 30 parte hartzailek, atzo, zapatua, goizeko 11:00etan hasi eta gaur 13:30ak bitartean iraun duen lehiaketan. Lehiaketako hiru sarietatik bi, Bergaran geratu dira, eta  Bizkaira eraman dute, hirugarrena.

Herriko parte hartzaileez gainera, Gasteiztik, Eibartik, Arrasatetik, Irunetik, Donostiatik eta Bizkaiatik etorri diren lehiakideek hiru joko zituztela aukeran azaldu du Iker Domingezek, Wolfram Encounterreko koordinatzaileak: “League of legends jokoa da horietako bat, bost lagunek elkarrekin jolasten duten estrategia jokoa da. Joko horretan, Asier Calvok gidatu duen Bergarako boskoteak irabazi du. Bigarren jokoan onena Bizkaitik etorri den Mikel Mitch Pijoan izan daHearthstone jokoa da hori, karta joko bat da.  Clash Royale, hirugarren jokoa, berriz, telefono mugikorrekin eta tabletekin jolasteko gerra jolasa da, eta Bergarako Isaiahhamabi urteko mutikoairabazi du. Lehenengo bietan parte hartzeko 16 urtetik gorako parte hartzaileak izan behar ziren, eta hirugarrenean, berriz, ez zegoen adin mugarik “.

League of Legends

Hearthstone

Clash Royale

Antolatzaileak oso gustura daude lehiaketan izan duen harrerarekin eta lehiakideen artean izan den giroarekin. “Lo egiteko tokia ere bazegoen eta, parte hartzaile batzuk bertan pasatu dute gaua. Lehiaketak ordutegi zehatz bat zuen eta horretatik kanpo, parte hartzaileek gura izan duten beste hainbatetan jolasteko aukera aprobetxatu dute”.

X