Asteazkena, abendua 1, 2021

Rocket league

 

PCrako Rocket League jokoak futbola eta ibilgailuak uztartzen ditu. Jokalariak automobil bat kontrolatzen du eta pilota erraldoi batekin kontaktua egiten saiatu behar da; izan ere, helburua da golak sartzea eta pilota aurkariengandik aldentzea. Funtsean, futbol-partida bat da, baina, jokalarien ordez, suziriez bultzatutako automobilekin! Pilota oso handia denez –automobilak baino handiagoa–, bisualki oso erakargarria da bai talkak gertatutakoan bai golak ondo lortutakoan.

X